Gutxienez 48 pertsona hil dira Japonian izan den lurrikaran

Hondakinen artean jendea harrapatuta egon litekeela ohartarazi dute, eta litekeena dela hildakoen kopuruak gora egitea.

(ID_13462380) JAPAN EARTHQUAKE
Kanazawa hiriko errepideak eta etxeak, lurrikararen ondoren. FRANCK ROBICHON / EFE
jon ordonez garmendia
2024ko urtarrilaren 2a
08:16
Entzun

NHK Japoniako telebista kateak jakinarazi duenez, gutxienez 48 pertsona hil ziren atzo herrialde horretan izandako lurrikaran, eta ohartarazi du litekeena dela gorpu gehiago hondakinen artean. 7,6 graduko lurrikara bat izan zen, eta Wajima hirian izan zuen epizentroa, Tokiotik 500 kilometrora, Isikawa prefekturan. 27.000 biztanle ditu hiri horrek, eta 25 eraikin bota zituen lurrikarak. Suhiltzaileak erreskate lanetan ari dira, eta uste dute eraikin horietatik hamalautan pertsona gehiago egon litezkeela harrapatuta, NHKren arabera.

Wajiman hamabost pertsona hil dira; Suzun, sei; Nanaon, bost; Anamizun, bi; eta Hakuin eta Shigan, bana, prefekturako datuen arabera. Gainera, hamarnaka pertsona ospitaleratu dituzte, eta kalte materialak ere handiak izan dira. Ishikawa prefekturan, sute batek 200 eraikini eragin die, eta oraindik ez dute itzali.

Lurrikararen ostean, tsunami alerta piztu zuen Japoniako Gobernuak, baina itsasoaren gorakadak ez du kalte handirik eragin, eta bertan behera utzi dute alerta. Fumio Kishida lehen ministroak adierazi du larrialdi zerbitzuetako ibilgailuei kostatzen ari zaiela Noto penintsularen iparraldera iristea, eta itsasoz ari direla hornigaiak bidaltzen. Hondamendia izandako tokietan bizi diren japoniarrei seguru jokatzeko eskatu die, eta gaineratu oraindik badagela etxeak erortzeko eta luiziak izateko arriskua.

Ishikawa eta Toyama prefekturetan 46.000 pertsonak alde egin behar izan dute etxetik, eta etxean jarraitzen dutenetatik milaka eta milaka daude argindarrik gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.