Gutxienez hamar pertsona hil dituzte Suedian, tiroketa batean

Orebro hirian gertatu da tiroketa, helduentzako eskola batean. Poliziaren arabera, hildakoen artean dago erasotzailea.

Polizia tiroketa gertatu den ikastetxearen aurrean, Orebron (Suedia). PONTUS LUNDAHL / EFE
Polizia, tiroketa gertatu den ikastetxearen aurrean, Orebron (Suedia). PONTUS LUNDAHL / EFE
Aitor Garmendia Etxeberria.
2025eko otsailaren 4a
21:07
Entzun

Gutxienez hamar lagun hil dituzte gaur goizean Orebro hirian (Suedia), helduentzako eskola batean izandako tiroketan. Ordu honetan, Poliziak ez du argitua zehazki zenbat hildako izan diren, baina jakinarazi du horien artean dela erasotzailea. Stockholm hiriburutik 200 kilometro mendebaldera dago Orebro.

Suediako lehen ministro Ulf Kristerssonek herrialdearen historiako tiroketarik «lazgarriena» izan dela esan du arratsaldean emandako prentsaurrekoan.

Orebroko Poliziaren buruak ere hitz egin du prentsaren aurrean, eta ziurtatu du erasotzaileak ez zuela aurrekaririk, eta uste dutela bakarrik jardun duela. Halere, ez du baztertu beste norbaitek hari lagundu izana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.