Irudia.Herrialde Katalanak

KATALANEZKO HEZKUNTZAREN ALDE

2011ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Hiru eleko hezkuntza ereduaren aurka protesta egiteko 22.000 lagun baino gehiago bildu ziren atzo, Herrialde Katalanetako lau hiritan. Escola Valenciana elkarteak egin zuen deialdia. Valentzian, Castellonen, Alacanten eta Bartzelonan bildu ziren. Katalanezko hezkuntza eredua mantentzeko eskatu dute, Alejandro Font de Mora Valentziako Gobernuko Hezkuntza sailburuak proposatutakoa ezarri ordez. Escola Valencianak salatu du Francisco Campsen Gobernuak hezkuntzan irizpide pedagogikoak erabili ordez irizpide ideologikoak erabiltzen dituela. Irudian, manifestariak Valentziako Plaça de la Vergen protesta egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.