Ratko Mladic militar ohi serbiar zendu berria agurtzeko estatu hileta egin dute gaur Belgraden, eta horretan milaka pertsonak parte hartu dute. Serbiako Gobernuko zenbait ministrok ere agurtu dute genozidioa egotzita Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegiak bizi osorako zigortutako jeneral izandakoa.Â
Aleksandar Vucic presidentea buru duen gobernuak baimendu du estatu hileta —hark ez du parte hartu—. Nahiz eta Mladici egotzi zioten 1995eko uztailean, Bosniako gerra betean (1992-1995), Srebrenican 8.000 gizonezko bosniak hiltzea, askok Serbian heroitzat dute, eta horregatik gaur goizalderako herritarrak ilara egiten hasi dira San Lukas apostolua elizaren kanpoaldean.

Mladicen hilkutxa ikusgai jarri dute eliza horren barruan, eta herritarrek hura agurtzeko aukera eduki dute goizean. 12:00etan hasi da hileta, eta elizaren kanpoaldean pantaila erraldoiak jarri dituzte jarraitu ahal izateko. Agurtu dutenen artean daude, besteak beste, gerra beteranoak, Milorad Dodik Bosniako Serbiar Errepublikako presidentea, baita Bratislav Gasic Defentsa ministroa eta Nenad Vujic Justizia ministroa ere.
Behin meza bukatutakoan segizioa egin dute, eta milaka pertsonak lagundu dute Mladicen zerraldoa Topcider hilerriraino. Mladic abuztuaren 27an hil zen Hagako (Herbehereak)Â atxilotze guneko ospitale batean. 84 urte zituen. 2011tik zegoen atxilotuta, eta 2017an zigortu zuten.Â

Â