Bilera izan dute gaur LPEE+ taldeko kideek, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak eta haren aliatuek. Saudi Arabia eta Errusia dira taldeko buruak. Bileran, ebatzi dute lehengoan uztea petrolio eskaintza, aldaketarik gabe. Ekoizpen kuota berriak hitzartzeko negoziazioetan ari direla oroitarazi dute taldeko buruek, eta heldu den urteko ekainerako bukatua nahi dutela prozesua.Â
Hurrengo bilera, hain justu ere, ekainaren 6an izango dute, eta ordurako kuota berriak hitzartuta egotea nahi dute. Esan dute egungo merkatuaren ezaugarriak kontuan izanik hartu dutela gaurko erabakia, «ziurgabestasuna» handia baita. Erabakiaren ondorioz, 2022tik ezarrita dagoen ekoizpen murrizketak lehengoan segituko du.Â