Bart gauean izendatu dute Mairtin O'Muilleoir Belfasteko alkate ohi eta Sinn Feineko ordezkaria Ipar Irlandako parlamentari. Alex Maskey ordezkatuko du Stormonten, Belfast hegoaldeko ordezkari gisa. Egun berean, Sinn Feinek iragarri du hura izango dela alderdiaren hautagaia datorren urtean Erresuma Batuan egitekoak diren hauteskunde parlamentarioetarako.
Urtebetez izan da O'Muilleoir Belfasteko alkate; 2013ko ekainetik 2014ko ekainera. Izan ere, urtero aldatzen dute alkatea Ipar Irlandako hiriburuan, alkate izendatu ostean O'Muilleoirrek berak BERRIAri azaldu zionez.
Alkate zela, Donostian izan zen iazko urrian, Gipuzkoako hiriburuko udalak antolatutako bake konferentzian.