Katalunia

Webgune berria jarri du abian Kataluniako Generalitateak

Azken hauteskundeetan "herritarrek emandako mandatu demokratikoa babesteko" atari gisa aurkeztu du Generalitateak.

jarraia149272.jpg
2018ko martxoaren 2a
12:34
Entzun

Kataluniako Generalitatea. Errepublikako Gobernua. Hitz horiek irakur daitezke webgunearen goialdean; eta aipagarria, baita ere, sinadura: Katalunia-Belgika, bi adarreko gobernua islatzen duena, eraginkorra bata eta sinbolikoa bigarrena.

Testuan, berriz, Generalitateak gogora ekartzen du nola iazko urriaren 1eko erreferendumean parte hartu zuten bi milioitik gora herritarretatik %90ek independentziaren aldeko hautua egin zuten. Nabarmentzen du, baita ere, egun horretan bertan Espainiako Estatuko segurtasun indarrek 1.066 zauritu eragin zituztela.

Jakinak dira gero etorri zirenak ere: urriaren 10ean Carles Puigdemont presidenteak errepublika aldarrikatu bai, baina aldi berean indargabetu egin zuen, elkarrizketak behartzeko asmoz. Alferrik, baina, Madrilen erantzuna 155. artikulua ezartzea izan baitzen, eskumen guztiak bere gain hartuz. Ondoren heldu ziren Oriol Junqueras eta Joaquim Fornen espetxeratzeak, eta Generalitateko buruaren eta lau kontseilarien erbesteratzeak, besteak beste.

Horiek guztiak kontuan hartuta, Generalitateak webgune berri bat sortu du, "herritarrek emandako mandatu demokratikoa babesteko" asmoz. "Balio demokratikoetan sinesten dugu, bakean eta justizian, eta gure lana da horiek bermatzea. Eta sinesten dugu eta lan egingo dugu denoi aukera hobeak eskainiko dizkien Kataluniako errepublika baten alde".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.