Albistea entzun

Hitz beste

Giltzarria

Anjel Lertxundi -

2012ko urtarrilak 17

Ez dakit orain baden halako ohiturarik, baina orain urte batzuk leitmotiv eta hitz giltzarrien bila ibiltzen ginen maite genituen nobeletan. Etsipena izango zen nobela bateko hitz klabea, eguzki-sapa beste batekoa, inkomunikazioa izango zen beste nobela hartako hitz errepikatuena. Leturiaren egunkari izkutua irakurri genuenean, ez genuen hitz errepikatuenaren bila hasi beharrik: bakar hitza eta haren aldaerak (bakarrik, bakarti, bakardade…) ziren bertako protagonista. Orduko gure gustuko kanta batek ere bakardadea zuen giltzarri: bakardade handi bat neukan bihotzean… bakarrik zegok hura han bere zeruan… Godoten esperoan egoten heziak ginen, Baina Godot sekula agertzen ez. Bakarrik geunden, bakardadeak areagotu egiten zigun existentziaren zama. Existentziak goragalea ekarri zigun Sartrerekin. Munduan arrotz izaten ikasi genuen Camusekin…

Txillardegik abisatu bezala, bakarrik geunden Zerubiden.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna