jon ordonez garmendia
Hizpideak

Demokraziak, ausardia

2013ko ekainaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Modu baketsuan baina erabakitasun handiarekin» erantzuteko unea da. Manuel Valls Frantziako Barne ministroak orduan eta ezkorrago erantzun, orduan eta arrazoi gehiago dago lurralde elkargoa eskatzeko. Vallsen adierazpenek agerian uzten baitute ukazioa dela euren estrategia, eta ukazioa da, hain zuzen, arazoa. Parisek ez du Iparraldean horren inguruan sortu den adostasun zabala ikusi nahi, edo ikusten duena ez du aitortu nahi. Ausardia behar du, aldarrikapenaren inguruan dagoen babes eredugarriaren aurrean ez dagoelako aitzakiarik. Demokraziak ausardia behar eta eskatzen duelako.

Ez zen atzokoa elkargoaren alde Baionan egin den lehen manifestazio jendetsua. Milaka lagun kalera atera, eta babesa eman ondoren, babes horretan oinarrituta eskaeran sakondu besterik ezin da egin. Vallsek uste duenaren kontra, elkargoaren eskaerak bere alde duelako denbora. Ez ikusiarena egitea ez delako estrategia betirako. Determinazioak geroz eta barrurago goldatzen duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.