jon ordonez garmendia
Hizpideak

Hiru urteren ondoren

2014ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Orokorra, iraunkorra eta egiaztagarria. Horrela aurkeztu zuen atzo hiru urte ETAk gaur egungo egoera ahalbidetu zuen su-etena. Orokorra zen, iraunkorra da, eta jada inork ez du zalantzan jartzen armak uzteko erabakia egiazkoa denik, nahiz eta Espainiak desarmatzea egiaztatzeari bizkarra eman; bere burua kateatuta, besteak motzean eduki nahi ditu horrela.

Azken hilabeteetan asko izan dira Espainiaren jarrera immobilista hori salatu duten eragileak, Euskal Herrikoak eta kanpokoak. Aste honetan, ordea, egiaztatu da jarrera hori utzi eta iraganeko tunelean bete-betean sartu dela beste errealitate bat eraikitzeko, herritarron etorkizuneko elkarbizitzarentzat benetako oztopo bihurtzeraino.

Joera horretan Euskal Herriko eragileek inflexio puntu bat ezarri dute, aspaldian ikusten ez zen bezalakoa. Nazioarteko eragileen betekizuna garrantzitsua izanik, Euskal Herrikoei dagokie egoera bideratzea, eta hori egin dute. Ez da fronte bat, baizik eta gehiengo bat. Bide horretan izan dadila orokorragoa, iraunkorragoa eta egiazkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.