jon ordonez garmendia
Hizpideak

Erantzun zabala

2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Greba orokorra; «beste bat», pentsatuko du batek baino gehiagok. Azken urteetan gehiengo sindikalak deituta Hego Euskal Herrian egin den bosgarrena da atzokoa, eta sindikatuek diote babesa aurrekoetan baino handiagoa izan dela. Edonork pentsa dezake, zenbait agintarik ere bai, greba bat bestearen ondotik eginda gizartea nekatu egingo dela halako batean; greba mugagabeetan, aldagai horrekin jokatzen du patronalak maiz, langileek amore noiz emango duten kalkulatzeko. Oraingo hau, ordea, ez da greba mugagabea; batetik bestera gero eta arrazoi gehiago daude protestarako. 2009ko maiatzean «bestelako eredu sozioekonomiko baten alde» bost horietatik lehen greba antolatu zutenean baino egoera ankerragoa da oraingoa: murrizketak egin, BEZa igo, diru sariak kendu, laguntzak gutxitu, pentsioen gaineko etengabe eztabaidatu... Gobernuen politiken aurka herritarren aldetik inflexio puntu bat bilatzen duenak ez du agian aurkituko, baina, krisia zabaldu ahala, puntu hori ere zabalagoa izateko bidean da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.