enekoitz telleria sarriegi
Aske Gunea. Urtza Alkortaren atxiloketa. Analisia

Sailburuaren lezioak

2013ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Nahita edo nahi gabe egin duen. Hori da zalantza. Baina Estefania Beltran de Herediak, bere jardunean, desobedientzia zibilari buruzko gakoak xehatu ditu puntuz puntu, oharkabean. Hara ariketa: jarri elkarren alboan hark atzo esandakoak eta orrialde hauetan hilaren 1ean zuzenbide penalean aditua den EHUko irakasle Rafael Sainz de Rozasek esandakoak.

«Jende asko, bere erresistentziarekin, Ertzaintzak jaso duen agindu judizial bat eragozten saiatu da», dio sailburuak. «Justua ez den zerbait salatu nahi du desobedientzialariak: 'Gizarteari esaten diozu: jakin ezazue, justua ez den arrazoi honengatik naramatela preso'. Hortik sortzen dena erabili nahi du gizartea suspertzeko, mugiarazteko, espabilatzeko», dio irakasleak.

«Erresistentzia pasiboa izango zela esan dute, baina erresistentzia aktiboko kasuak egon dira», dio sailburuak. «Indarkeriarik eza modu inteligentean erabili behar da. 'Nire aurka egiten duzun indarkeria hori, ondo erabiltzen badut, zure kontrako bihurtuko da'», dio irakasleak. Ez da kasualitatea, beraz, nola Donostiako hala Ondarroako Aske Guneetan lehen datuak zauritatuko ertzainei buruzkoak izatea.

«Ertzaintzari ez dagokion erantzukizun bat bere gain hartzea nahi dute», dio sailburuak. Horri, irakasleak beharrean, hurrengo orrian datorren erreportajeak erantzuten dio. Esan baitzuen Mahatma Gandhik: «Justua ez den sistema batean, pertsona justu baten lekua espetxea da». Atzodanik, Urtza Alkortarena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.