Koldo Tellitu Mejia.
Bost begirada hezkuntzari (IV). Espainiako Gobernuaren erreforma. Iritzia

Curriculuma jo puntuan

2013ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Azkenaldian behin eta berriro eskatzen zaigu LOMCE dela-eta gure iritzia, eta, egia esateko, erantzuterakoan beti ditugu antzeko bertigoak: nondik hasi eragiten diguten neurriak hainbeste izanda, zein hizkuntza erabili jendarteak ondo uler dezan eta, batez ere, gure hezkuntza sistemarekiko esan nahi duen erasoa dela eta, zelan ondo zehaztu eta mailakatu neurri erasotzaileok.

Gure ustez, Curriculuma da LOMCEk gure hezkuntza sistemari eraso handiena egiten dion eremua, eta, gainera, intsumisio aukera guztiak bertan behera uzteko, bere planteamendu zentralista eta zentralizatzailea bi norabidetan doa. Alde batetik, enborrekoak diren arloetan edukiei dagokien guztia Estatu Administrazioaren eskumena izango da, eta, bestetik, ebaluazio irizpideak eta ebaluazioaren ardura ere Madrilgo gobernuaren eskumena izango dira. Honela, curriculum propioa garatzeko edozein tentazio estatuak inposatuko dituen ebaluazio probek baldintzatuta egongo da, proba horiek gainditzea beharrezko izango delako etapak gainditzeko.

Bigarrenik, aipatutako ebaluazioa eta berau egiteko erabiliko den tresneria dela medio, ikasleen selekzio eta sailkapen goiztiarra sustatzen da. Egungo edukia mantenduz gero, ikasleen artean bazterkeria bultzatzen du Legeak. Bikaintasun helburuak lortzea bilatzen da, gaitasun txikiagoak dituzten ikasleak hezkuntza sistematik kanpo utziaz.

Ez, ez dugu Euskara ahaztu, baina arlo honetan baterezehaztasunik ez duen aurreproiektuariWertek ñabardurak egin ahala, helburua kritika guztiak arlo honetara zuzentzea izan den susmoa handituz doakigu, curriculumaren eremuan egindako eraso zentralista eta zentralizatzailea eztabaidaren muina izan ez dadin. Hala ere, ez dugu ahaztu eta salatu gabe utzi behar euskara bigarren mailako hizkuntza bihurtzen duela, eta hizkuntza arloan LOMCEk egiten duen planteamenduak «B» eredu baterantz garamatzala, gure helburua ikasle euskaldun eleaniztunak sortzea dela oso argi dugunean.

Eta hori guztia guk jada gure hezkuntza sistemarekin lortuak ditugun helburu batzuk lortzearren. Aurreproiektua ez da gure errealitatera egokitzen, bilatzen diren helburuak, Europar Batasunaren helburuak, gure artean beteak ditugulako jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.