Protesta artean hasi du ikasturtea Kristau Eskolak

Patronalak esan du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe erlijiosoetako lan gatazka «lehenbailehen» konpontzen saiatuko dela

Sindikatuen protesta, atzo, Kristau Eskolaren ekitaldian. ENDIKA PORTILLO / FOKU.
Erredakzioa
Gasteiz
2019ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Amaitu bezala hasi du ikasturtea Kristau Eskola sareak: protesta artean. Kurtsoa abiatzeko ekitaldi ofiziala egin zuten atzo Gasteizen, Inmaculada Concepcion ikastetxean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte bertan zela, eta kanpoan sindikatuak elkarretaratze bat egiten ari zirela. Mikel Ormazabal Kristau Eskolako zuzendari nagusiak esker oneko hitzak izan zituen «hezitzaileen komunitatearentzat»; zentro erlijiosoetako lan gatazka «lehenbailehen» konpontzeko lan egingo dutela agindu zien, eta Uriarteri ere mintzatu zitzaion: «Jaurlaritzaren laguntza eta babesa behar dugu».

Aurreko ikasturte osoa gatazkan egin zuten sarean: greba egin zuten 24 egunetan. Negoziazioak blokeatuta daude: sindikatuak lan itun berria eskatzen ari dira, hamar urte baitaramatzate hitzarmenik gabe; Kristau Eskolak dio ez daukala baliabiderik langileen aldarrikapenei erantzuteko, eta Jaurlaritzari eskatu dio finantzaketa areagotzeko. ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek esana dute mobilizatzen jarraituko dutela, eta greba mugagabearen hotsak entzuten hasi dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.