Albistea entzun

Hezkuntza komunitateak legean parte hartzea bermatu nahi du EH Bilduk

EH Bilduk Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroaren balorazioa egin du. Iragarri du «zuzenketa asko» egingo dizkiotela
Pello Otxandiano, EH Bilduren programa zuzendaria, artxiboko irudi batean.
Pello Otxandiano, EH Bilduren programa zuzendaria, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2022ko irailak 27 - Donostia

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroa zeresana ematen ari da. Atzo, EH Bilduk egin zuen bere lehen balorazioa, gaia Mahai Politikoan aztertu ostean Donostiako egoitzan egin zuten prentsaurrekoan. Aurreproiektua irakurrita, orain eztabaida «sakona, gardena eta zorrotza» egiteko unea dela aipatu zuen koalizio abertzalearen programa zuzendariak, Pello Otxandianok. Bide horretan, nahitaez hezkuntza komunitatearen parte hartzea sustatu behar dela iruditzen zaio: «Ezinbestekoa da hezkuntza komunitatea parte egitea, eta, horretarako, deliberazio prozesu bat martxan jarri beharko litzateke».

Izan ere, ikusten dute badagoela arrisku bat arlo horretan: eztabaida politikoaren eta egunero ikastetxeetan dauden profesionalen jardunaren, kezken edo arazoen artean distantzia sumatu dute. Horrela azaldu du Otxandianok: «Oso urrun ikusten ari dira eztabaida hau, edo ez dago behar den konexiorik, gertutasunik edo sintoniarik hezkuntza komunitatearen eta eztabaida politikoaren artean». Dena den, gogorarazi du oraindik urtebete inguru iraungo duen eztabaida daukatela aurretik: «Lasaitasuna behar dugu, anbizioa behar dugu eta patxada hartu behar dugu, ahalik eta eztabaidarik sakonena, gardenena eta zorrotzena egiteko».

Hezkuntza Legearen lehen oinarriak jarrita daude dagoeneko: Eusko Legebiltzarrean lau alderdi nagusiek apirilean sinatu zuten hezkuntza akordioa eta berriki Eusko Jaurlaritzak ezagutarazi duen Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroa. Lehenengoa bigarrenean islatuta ote dagoen galdetuta, Otxandianok erantzun du oraindik ez dela garaia eduki zehatzen balorazioa egiteko, baina aurrerapen bat egin du: «Ez gara hasi oraindik [aurreproiektuaren zirriborroaren] zuzenketak idazten, baina seguru gaude zuzenketa asko egingo dizkiogula».

Arrazoiak eman ditu: «Uste duguna da hezkuntza akordioaren letrari dagokionez zer hobetu asko dagoela, baita hezkuntza akordioaren izpirituari dagokionez ere». Eta adibide bat ipini du: Otxandianoren hitzetan, hezkuntza ituneko «muina» Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren sorrera da. Bertan sartuko lirateke baldintza batzuk betetzen dituzten ikastetxe guztiak —publikoak nahiz itunpekoak—, eta betebehar nahiz eskubide berdinak edukiko lituzkete. Alabaina, Otxandianok gaitzetsi du itunean jasota zeudela bertan sartzeko betebeharrak, baina aurreproiektuan ez dela horrelakorik.

Sistema aldatzeko aukera

Koalizioaren programa zuzendariak nabarmendu du hezkuntzarena ez dela «edozein eztabaida politiko», eta Hezkuntza Lege berriaren garrantzia nabarmendu du: «Iruditzen zaigu oso kontziente izan behar garela zer den jokoan dagoena, eta horren araberako politikagintza bat behar dugula, ez baita edozein lege». Aurrez azaldu izan duten bezala, Otxandianok gogorarazi du EH Bildurentzat «euskal hezkuntza sistema propio baterako» trantsiziorako lege bat izan behar duela.

Hori buruan, bi norabidetan lan egingo du EH Bilduk. Batetik, hezkuntzaren gaineko «mugarik gabeko eztabaida bat» egin asmo dute. Bestetik, koalizioak hitzeman du beraiek izango direla «letra eta izpiritua» legean jasota geratuko dela bermatuko dutenak. Gaur egun hezkuntzaren arloan dagoen aukera galdu ezin dutelakoan daude: «Gure onena jarriko dugu aukera hau baliagarria izan dadin».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©Guillaume Fauveau

Antton Kurutxarri. «Aski indarrik ez dugu egin beharrekoa egiteko»

Olatz Silva Rodrigo

Euskararen Erakunde Publikoak irakaskuntzara bideratzen du indarraren zati handi bat. Lehendakariaren ustez, beste arlo batzuk jorratu beharko lituzkete.

Donostia ospitalea, artxiboko irudi batean. ©Andoni Canellada / Foku

Osakidetzako krisia areagotu du beste bi arduradunen dimisioak

Ion Orzaiz- Paulo Ostolaza

Adolfo Begiristain eta Maite Martinez dira, Donostia ospitaleko kirurgia zerbitzuko zuzendariordea eta mediku zuzendariordea, hurrenez hurren.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

ERAGILE, EGILE ETA ORDEZKARI

Julen Aperrribai

Duela 25 urte sortu zuten Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, euskararen normalizazio prozesua bizkortzeko eta euskalgintzako erakundeak bateratzeko. Hizkuntza politiketara begirako akordio sozial zabalak, plangintzak eta proposamen zehatzak eragiteko gaitasuna izan du hasieratik. Adostasunok galgatu egin dira sarritan pauso berean: maila sozialetik maila politikora eramateko unean.
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Adostasun politikoek edukia behar dute; ez gaude argazkien garaian»

Maite Asensio Lozano

Lema uztera doala, azken urteetan egindako aurrerapausoak gogoratu ditu, baina aitortu du arazo batzuk «kronifikatzen» ari direla. Hartara, hizkuntza politika «sendoak» eskatu ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.