Steilasek salatu du sare pribatuak irautea dela Hezkuntza Legearen xedea

Uste dute Hezkuntza Legearen aurreproiektuak euskara ez duela erdigunean jartzen, eta segregazioari aurre egiteko ere ez dela balekoa

Irati Urdalleta Lete.
2022ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Irmoki kritikatu zuen atzo Steilasek joan den astean ezagutarazi zuten zirriborroa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuarena. Bilbon egin zuten prentsaurrekoan azaldu zutenez, hutsuneak ditu: «Publikoa erdigunean jarriko dutela errepikatu dute hainbatetan, Haurreskolak partzuergoa indartu, segregazioari aurre egin, doakotasuna eta laikotasuna bermatu... Baina errealitatea bestelakoa da. Hezkuntza sistema pribatizatu nahi dutela agerikoa da».

Hasteko, aurreproiektuaren prozesua gaitzetsi du sindikatuak: «Hau ez da sindikatuen eta eragile sozialen parte hartzearekin jorraturiko lege bat». Hezkuntza Legea «ahalik eta azkarrena» onartu nahi dutela iruditzen zaie, «gobernuaren behar politikoak» tarteko. Haien ekarpenen arrastorik ez dute ikusten: «Hainbat eragile sozialek eta Steilasek espresuki jakinarazi ditugun ekarpenek eta salaketek ez dute islarik dokumentuan. Lege proiektu hau Hezkuntza Batzordeak onetsitako oinarrien txostenaren garapen soila da, eta noranzko berean doa».

Edukiekin ere ez dago ados. Ezinegona sortzen diote hainbat puntuk; esaterako, publiko-pribatu sistemak: «Hezkuntza Zerbitzu Publikoa kontzeptua eufemismo maltzur bat baino ez da ikastetxe pribatuen erreskatea ahalbidetzeko». Segregazioaren arloan ere ez dute aldaketarako asmorik sumatu. Kontrakoa: areagotu egingo dela diote: «Alferrikakoa da jada eraginkorrak ez diren segregazioaren kontrako neurriak ezartzea; egituraz segregatzen duen sistema dualari partxeak jartzeko baino ez dute balio». Eta gabeziak euskararen arloan ere: «Lege aurreproiektu honek ez du euskara erdigunean jartzen». Hori ikusita, ez dute baztertu mobilizazioak egiteko aukera.

Ahal Dugu, publikoaren alde

Ahal Dugu-ko koordinatzaile nagusi Pilar Garridok ere hizpide izan du hezkuntza. Esan du hezkuntza itunak jasotzen zuela sare publikoaren aldeko apustua, baina uste du gainerako alderdiek beste bide bat hartu dutela orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.