Albistea entzun

Euskaltzaindiak erakunde publikoen babesa izango du hitzarmen baten bidez

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek izenpetu dute ituna. «Euskara ikertzea eta zabaltzea» izango dute xede
Euskaltzaindiko eta instituzioetako ordezkariak, atzo, Bilbon.
Euskaltzaindiko eta instituzioetako ordezkariak, atzo, Bilbon. IREKIA Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2021eko irailak 16

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek hitzarmena sinatu dute Euskaltzaindiarekin. Lau urteko hitzarmena da, 2021-2024ko epealdian indarrean egongo dena, eta erakunde horiek eta Euskaltzaindiak izenpetzen duten mota horretako bosgarren ituna da; lehenengoa 2000-2004ko epealdikoa izan zen.

Akordio horren arabera, Euskaltzaindiak epe horretan 7.760.000 euro inguru jasoko du, «Euskaltzaindiaren lanari eta egindakoaren zabalkundeari bultzada» emateko, betiere «euskara ikertzeko eta zabaltzeko jarduerak» oinarri hartuta. Diru kopuru horretatik Jaurlaritzarena da diru laguntzarik handiena: bost milioi euro baino zertxobait gehiago jarriko du.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak «ezinbestekotzat» jo ditu «euskararen sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako Euskaltzaindiak egiten dituen egitasmoak», eta nabarmendu du «herritarren eskura» jartzen dutela egindako lan guztia. Arabako Foru Aldundiko Lexuri Ugartek, Xabier Arauzo Bizkaikoak eta Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundikoak ere goretsi dute Euskaltzaindiak egindako lana.

Guztiei eskerrak eman dizkie Andres Urrutia euskaltzainburuak. «Hitzarmen honek berresten du erakundeen arteko elkarlana euskararen alorrean. Izan ere, erakunde aholku-emailea da Euskaltzaindia, eta horrek eskatzen du beren-beregiko engaiamendua bere zereginetan», adierazi du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskalgintzaren Kontseiluaren manifestazio bat, Iruñean, aurtengo uztailean. ©Iñigo Uriz / Foku

CCOOk jarritako helegiteari EH Bilduk egindako kritikak gaitzetsi ditu sindikatuak

Berria

CCOOk azaldu du arriskutsua iruditzen zaiola «herri batekiko atxikimendua hizkuntzaren bidez bakarrik neurtzea», eta «euskara ez jakite hutsa eskuin muturrarekin» lotzeak elkarbizitza zailtzen duela.

Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunearen prentsaurrekoa, atzo, Bilbon. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Manifestaziora deitu dute eskola publikoaren alde azaroaren 6rako

Javi West Larrañaga

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza akordio berriaren harira, «eskola segregazioari eta inklusio faltari» aurre egingo dien sistema bat eskatu du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak

Beste astebete luzatu dute 'mozal legearen' erreforma prozesua
Arantxa Tapiak beste sailburu batzuekin batera atzo egin zuen agerraldia. ©DAVID AGUILAR / EFE

Eusko Jaurlaritzak %30 murriztu nahi ditu berotegi efektuko gasak 2024rako

Jone Arruabarrena

Jaurlaritzak Energia Trantsizioaren eta Klima aldaketaren plana aurkeztu du. Tapiak 305 milioi euroko inbertsioa iragarri du arlo horretan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.