Atutxak esan du EAJ-PSE ituna «emankorra» dela

Jasone Agirreren arabera, EH Bildu beharrezkoa da «bi ardatzetan». «Bezerokeria sareen» aurkako plan bat egingo du Elkarrekin Poemosek

Jasone Agirre. ARITZ LOIOLA / FOKU.
jon olano
2020ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarreko hauteskunde kanpainaren kanpainaurre betean daude indar politikoak, eta, testuinguru horretan, aliantzez mintzatu zen atzo Itxaso Atutxa, EAJko Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria. Euskadi Irratian esan zuen EAJ-PSE-EE ituna «emankorra» izan dela orain arte: «ez hainbeste alderdientzat, euskal politikarentzat baizik». Hori horrela, Atutxak gaineratu duhitzarmenak emankorra izaten jarraituko lukeela elkar ulertze hori beste lau urtez luzatuta.

Jasone Agirre EH Bilduko Bizkaiko zerrendaburuak, ordea, aliantzetarako ezinbesteko jo du indar subiranista: «Herri honetan bi ardatzek mugitzen dute politikagintza: arlo subiranistak eta ezkerreko ardatzak. Ardatz nazionalean zein sozialean akordioak egin nahi badira, EH Bildurekin egin beharko dira. Hurrengo legealdian egoera hori errepikatuko da».

Bestalde, Elkarrekin Podemosek gaur aurkeztuko du hauteskunde programa, baina, atzo, Miren Gorrotxategi lehendakarigaiak agirian jasotako bi neurriren berri eman zuen: klima larrialdirako euskal lege «anbiziotsu» bat eta «klientelismo sareen aurkako plan zehatz bat».

Carlos Iturgaiz PPren Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigaiak, berriz, uste du pentsiodunek ez dutela «ziurgabetasuna merezi EAJren kapritxo independentistarengatik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.