Madrilek beste hiru eskumen eskualdatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Erregulazio espedientea duten langileen erretirorako laguntzak, eskola asegurua eta farmazia produktuen legedia transferitu dizkio. 7,5 milioi euroko kostua dute

Carolina Darias Espainiako Lurralde Politikako ministroa, bere lantaldearekin, atzo Madrilen, telebileran. EFE.
Edurne Begiristain.
Gasteiz
2020ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua otsailaren 20an batzartu ziren azkenekoz 1979ko estatutuan jasota dauden baina oraindik eskualdatuta ez dauden eskumenen transferentzien egutegia eguneratzeko. Orduko hartan, martxoaren 16rako ezarri zuten Transferentzien Batzorde Mistoaren batzarra lehen eskumenak eskualdatzeko, baina, koronabirusaren izurriaren ondorioz, bertan behera geratu zenbilera hori, eta transferentziarik ez zen adostu. Atzo elkartu zen batzordea, eta, estatutua «osatzeko», hiru eskuduntza eskualdatzea adostu zuten bi gobernuek: lan erregulazio espedienteen eraginpean dauden langileen erretirorako laguntzei dagokiena, farmazia produktuei buruzko legedia ezartzeari dagokiona eta eskola aseguruaren osasun laguntzei dagokiena. Eskumenek 7,5 milioi euroko kostua izango dute, eta kopuru horretatik Jaurlaritzak urtero %6,24 deskontatuko du Kupotik.

1979ko estatutuaren arabera, Jaurlaritzari dagozkion 37 eskumen daude oraindik Madrilen kudeaketapean. Otsaileko bileran bi gobernuek 32 eskumen jasotzen dituen kronograma adostu zutenetik, eskuz aldatutako lehenengo hiru transferentziak dira atzo adostutakoak. Hemendik aurrera, hauteskundeen osteko Eusko Jaurlaritza berriak negoziatu eta kudeatu beharko dueskualdatzeke dauden eskumenen egutegia. Espetxeen kudeaketa dago ondoren negoziatu beharreko multzoan, eta azkenerako utzi dituzte Gizarte Seguran- tzaren kudeaketa ekonomikoari lotutako gaiak.

Hiru eskumen berri

Eusko Legebiltzarrerako kanpaina hasi baino ordu batzuk lehenago, eta hauteskunde giroak erabat baldintzatuta adostu zuten atzo bi gobernuek lehen hiru eskuduntzen eskualdaketa. Carolina Darias Espainiako Lurralde Politikarako ministroak eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Autogobernu sailburuak, nor bere taldeek lagunduta, bideokonferentziaz egin zuten batzarra. Ohar bidez jakinarazi zituzten akordioaren xehetasunak.

Hitzartutakoaren arabera, aurrerantzean Jaurlaritzaren esku egongo dira erregulazio espediente kolektiboen eraginpean dauden langileei erretiro arruntaren aurretiko laguntzak kudeatzeko funtzio eta zerbitzuak. Laguntza horiek, hain zuzen, erretiroa hartzeko adinetik hurbil dauden langileei babes ekonomikoa ematea dute helburu, «gizarte eta lan arloan premiazkoak eta beharrezkoak diren egoerei erantzuteko». Jaurlaritzak Madrilekin koordinatuko ditu horiei lotutako datuak, ezagutzarako eta estatistika ondorioetarako. 4,4 milioi euroan baloratu dute eskumen hori.

Bestalde, eskola aseguruen osasun laguntzak ere Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko dira. Ikasle guztientzako derrigorrezko asegurua da, DBHko hirugarren mailatik aurrera edo Batxilergoan, 28 urtera arte. Istripu eta gaixotasun kasuetarako laguntzak dauzka, eta horien kudeaketari atxikitako baliabideak eskualdatuko ditu Madrilek. Eskuduntza horren finantzaketa mistoa izango da, eta bi gobernuek hartuko dute bere gain. 3 milioi euroan baloratu dute eskumena.

Produktu farmazeutikoei buruzko legediaren betearazpena ere kudeatuko du Jaurlaritzak. Horrela, bere ardura izango dira, besteak beste, honako jarduera hauek: publizitate mezuak kontrolatzea, botiken kalitate kontrolak egitea eta laborategietako jardunbide egokia den ikuskatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.