Albistea entzun

Bizitzaren aldeko ariketa kontzientea

Miren Agur Meabe idazleak eta Ane Pikaza ilustratzaileak 'Begiak zerumugan' izeneko poesia bilduma ilustratua kaleratu dute
Helduek zein gazteek irakur ditzaketen poemak bildu ditu Miren Agur Meabek <em>Begiak zerumugan</em> liburuan.
Helduek zein gazteek irakur ditzaketen poemak bildu ditu Miren Agur Meabek Begiak zerumugan liburuan. M. DEL VALLE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñigo Astiz -

2020ko uztailak 1

«Berbaren bat asmatu beharko da horretarako». Begiak zerumugan poema bildumako testuak norentzat diren azaltzen saiatu denean geratu zaio hankamotz hiztegia Miren Agur Meabe idazleari. Azaldu duenez, helduek zein haurrek irakurtzeko dira liburuko testuak, eta, horregatik inprobisatu ditu «adin anitza» eta «multi-adina» definizioak. «Poesia gardena da, irudian oso oinarritua, makulu gisa hoskidetasuna eta musikaltasuna dituena, herri formen oihartzunak dituena, eta tarteka ozen, eta tarteka zurrumurruka esatekoa dena. Uste dut poema batzuk kantatzeko modukoak ere izan daitezkeela». Iluntasunetik argitasunerantz egindako bidaia bat kontatzen du lanak, Meaberen hitzetan, eta Ane Pikaza ilustratzailea arduratu da bidaia horrentzako irudiak sortzeaz. «Zerumugarantz ibiltzea bizitzaren aldeko ariketa kontzientea da, jakinik ezinezkoa dela zerumugara iristea». Elkar argitaletxeak kaleratu du lana.

Azken hamabost urteetan han eta hemen sakabanatuta argitaratutako 200 poema baino gehiagoko multzotik berreskuratutako 68 poemak eta 48 aforismok osatzen dute liburua. Baina Meabek ez zuen testu soltez osatutako bilduma soil bat kaleratu nahi, eta horregatik sortu du liburua hasieratik bukaerara zeharkatzen duen lau geltokiko bidaiaren ideia. «Materialak aukeratzen eta ordenatzen joan ahala, testu berriak ere sortzen joan naiz, eta, apurka-apurka, lanak beste dimentsio bat hartu du, sakonagoa».

Atalkako irudi jarraitu bakarra

Hain zuzen ere, bidaia horixe ilustratu du Pikazak irudietan. Etxe bakarti urdinkara batetik hasi, eta, urratsez urrats, lauhazka dabilen emakumezko zentauro arrosa baten irudiraino heltzen den irudi jarraitu bakar bat sortu du ilustratzaileak horretarako. Atalez atal zatikatuta ikus daiteke irudi oso hori lehenik liburuan, baina horma irudi gisa, eta irakurleak erraz askatu ahal izateko moduan ere txertatu dute ilustrazioa liburuaren bukaeran, marrazkiek irudikatzen duten trantsizioa osorik ikusi ahal izateko. Eta aldi berean bi formatu horiek kontuan hartzea izan da Pikazaren erronka nagusia. «Politena izan da irudi oso bat sortu behar nuela, bere osotasunean funtzionatu behar zuena, eta, era berean, liburuak proposatzen zituen atal guztietatik pasatzen joan behar zena».

Koronabirusaren krisi betean sortu ditu Pikazak liburuko irudiak, eta, lan horretan murgilduta egoteak «salbatu» egin duela dio. Pozik azaldu da emaitzarekin irudigilea, eta Meabek ere haren lanaren kalitatea nabarmendu du, liburuaren aurkezpenean. «Miresgarria da liburu hau ikusteko zelan bihurtu daitekeen paper mordo bat objektu zoragarri».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbiori txapela janzten, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. ©Aritz Loiola / Foku

Nork banatuko ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiko sariak?

Andoni Imaz

Bertsogintzako kideez gain, euskalgintzan eta kulturgintzan dabiltzan zenbait lagunek emango dituzte sariak abenduaren 18ko finalean; besteak beste, Irantzu Idoatek, Sagrario Alemanek eta Edurne Azkaratek.

 ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Badaude mehatxu batzuk airean, eta ez dakit oso kontziente garen»

iñigo Astiz

Itxaropena eta kezka, biak igar daitezke Gaztelurrutiaren diskurtsoan. Bihar irekiko ditu ateak Durangoko Azokak, eta, batetik, pandemia aurreko itxura izango duela espero du, baina, bestetik, erronka sorta baten aurrean ere ikusten du euskal kultura.
<em>Moor Krad</em> ikuskizuna ostiralean estreinatuko du Ertza konpainiak, Bilboko Arriaga antzokian. ©ASIER ZABALETA

Gela ilunak argiztatzera

Ainhoa Sarasola

Ertza konpainiak 'Moor Krad' estreinatuko du ostiralean, Bilboko Arriaga antzokian. Asier Zabaletak zuzendu du obra, eta bost dantzari eta abeslari bat bilduko ditu oholtza gainean

Kepa Junkera musikaria, atzo, Bilboko Arte Ederren Museoan, <em>Berpiztu</em> liburua aurkezten. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Junkera, «liburukote» batean

Iñigo Astiz

Musikariak bere obra osoa errepasatu du 'Berpiztu' liburuan, 40 artistaren obrek lagunduta

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.