Ahuakate tosta

BERRIA.
Iker Markinez.
2020ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
OSAGAIAK4 LAGUNENTZAT
Zereal ogia.
Ahuakate bat.
Raf motako tomatea.
Intxaurrak.
Behi gazta.
Ziazerba hostoen sorta bat.
Gatza.
Oliba olioa.

Tosta honek eguneko hainbat momentutan jateko aukera ematen digu. Goizean, gosari oso moduan, edota arratsaldeko mokadu gisa; baita afari edo bazkarietarako lehen jaki moduan ere. Izan ere, osasuntsua eta koipe gutxikoa dugu.
1. Ahuakatea erditik moztu, hezurra kendu, eta, koilara baten laguntzaz, mamia azaletik aldendu; xafla txikitan moztu. Tomatea garbitu, eta xaflatan moztu.
2. Intxaurrak aletu eta gorde. Behi gaztari azala kendu, eta dadotxotan moztu. Ziazerba hostoak juliana finean moztu.
3. Azken pausorako, zereal ogia moztuko dugu, bi xafla luzetan, eta txigortu egingo dugu.
4. Beroa dagoenean, gainean osagaiak jartzen hasiko gara. Lehenik, ahuakate xaflak; ondoren, tomatea; gatz pittin bat bota. Jarraian, gazta dadotxoak gehitu, eta baita intxaur aletxoak ere. Bukatzeko, julianan moztua ditugun ziazerba hostotxoak gainean jarri, norberaren gustura. Azkenik, oliba olio txorrota batez ongi busti, eta, nahi izanez gero, piperbeltza ere oso ondo datorkio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.