Albistea entzun

Javier Galparsoro. EAEko CEAR-eko presidentea

«Ez litzaidake gustatuko beste 25 urte ospatu behar izatea»

EAEko CEAR-ek 25 urte bete ditu aurten munduko errefuxiatuekin lanean. 40.000 pertsona ingururi lagundu diete. Atzo egin zuten elkartasun gala Bilbon, ospatzeko.
OSKAR MATXIN EDESA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Javi West Larrañaga -

2021eko abenduak 17 - Bilbo

1996an sortu zuten EAEko CEAR, eta sortu zutenen artean zegoen Javier Galparsoro abokatua (Valladolid, Espainia, 1956). Liberia, Angola eta Jugoslaviatik zetozen orduan errefuxiatuak. Orain, jatorria aldatu da, baina arazoa handitu, Galparsororentzat.

Zer ospatzen duzue?

Aditz interesgarria erabili duzu. Ospatzekoa da errefuxiatuekin lan egiten duen erakunde batek 25 urte betetzea? Alde batetik, bai, egonkortasuna eta esperientzia daukagula ospatzen ari garelako. Baina ezin dugu ospatu gero eta errefuxiatu gehiago egotea, jazarpena gero eta handiagoa izatea, mugak gero eta itxiagoak egotea eta errefuxiatuak hartzea zailagoa izatea. Ez litzaidake gustatuko beste 25 urte ospatu behar izatea. Zoragarria izango litzateke erakundea desegitea, erakutsiko lukeelako ez dagoela jazarritako pertsonarik munduan.

Errefuxiatuak olatuz olatu etortzen ziren lehen, eta etengabe etortzen dira orain?

Begira, munduan 82 milioi errefuxiatu daude, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren (UNHCR) arabera. Kontua da denak ezin direla irten. Herrialde batzuetako exodoa izugarria izan da. Siriak 21 milioi biztanle zeuzkan, eta 6 milioi baino gehiago irten dira. Arazoa da zaila dela ateratzea. Ateratzeko agiriak izan behar dituzu: pasaportea, bisa... Errefuxiatuek ezin dute bisa lortu, eta herrialde batzuek zarratuta dauzkate enbaxadak, eta ezinezkoa da bisa lortzea. Horregatik saiatzen da jendea beste modu triste hauetan sartzen: patera bidez, hesien gainetik, itsasontzietan polizoi moduan... Zergatik jartzen du jende honek bizitza arriskuan? Arrazoiren bat izan behar dute beren buruak arriskuan jartzeko.

Jazarpena jasaten duten askori ez zaie onartzen errefuxiatu kategoria.

Jakina, gehienei, %95i. Europa bihozgabe honetan, errefuxiatuei bete ezinak diren baldintzak exijitzen ari gatzaizkie. Errefuxiatu batek esaten badu bere herrialdeko erregimenaren aurka aritu dela oposizioa egiten, zigorraren frogak eskatzen dizkiote. Zigortu zaituzte? Bai. Bada orduan, ekarri epaia, baina itzulita ekarri behar duzu, konpultsatuta, eta legeztatuta. Eta egunkarietako berriak ekarri behar dituzu, eta torturen argazkiak. Eta, bestela, ez dizut sinistuko, nahiz eta Libiatik, Hego Sudanetik, Ruandatik edo Palestinatik etorri.

Klima aldaketak eragindako etorkinak errefuxiatuak dira?

Gaur egun, ezin da eskatu babesa klima arrazoiengatik, baina CEAR-ek eta beste erakunde batzuek eskatu dugu pertsona horiei ere kategoria hori onartzea. Baina Europak ez du nahi kategoriak zabaltzea, konpromisoak gehitzea dakarrelako. Ez du ardurarik nahi, eta horren froga da 2015ekoa. Konpromisoa geneukan heltzen ari ziren errefuxiatuen zati txiki bat hartzeko, eta Europak eta Espainiak ez zuten bete. Eta ez da ezer gertatu! Esfortzu handiagoa egiten dugu trabak eta zailtasunak ipintzen. Hipokrisia handia dago.

Batzuek esaten dute haien herrialdeetan laguntzea merkeagoa dela hemen egitea baino.

Ebidentea da. Jendea mugitzen da ez daukalako ezer ez. Guk laguntzen badiegu baldintzak sortzen haiek mugi ez daitezen, era geurekoi batean bada ere, ez genuke errefuxiaturik hartu beharko.

Geurekoikeriagatik eta ez elkartasunagatik?

Bai horixe. Min egiten dit esateak, izugarria delako. Baina geurekoikeriagatik bada ere, egin beharko genuke, diaspora hau ez sortzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostia ospitalea, artxiboko irudi batean. ©Andoni Canellada / Foku

Osakidetzako krisia areagotu du beste bi arduradunen dimisioak

Ion Orzaiz- Paulo Ostolaza

Adolfo Begiristain eta Maite Martinez dira, Donostia ospitaleko kirurgia zerbitzuko zuzendariordea eta mediku zuzendariordea, hurrenez hurren.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

ERAGILE, EGILE ETA ORDEZKARI

Julen Aperrribai

Duela 25 urte sortu zuten Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, euskararen normalizazio prozesua bizkortzeko eta euskalgintzako erakundeak bateratzeko. Hizkuntza politiketara begirako akordio sozial zabalak, plangintzak eta proposamen zehatzak eragiteko gaitasuna izan du hasieratik. Adostasunok galgatu egin dira sarritan pauso berean: maila sozialetik maila politikora eramateko unean.
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Adostasun politikoek edukia behar dute; ez gaude argazkien garaian»

Maite Asensio Lozano

Lema uztera doala, azken urteetan egindako aurrerapausoak gogoratu ditu, baina aitortu du arazo batzuk «kronifikatzen» ari direla. Hartara, hizkuntza politika «sendoak» eskatu ditu.
Atzo Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako agerraldia; Iratxe Retolazak eta Leire Vargasek irakurri zuten adierazpena. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

Imanol Magro Eizmendi - Arantxa Iraola

Euskalgintzako hainbat pertsona ezagun batu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak; adierazi dute euskara eta euskal kultura behar dituela ardatz Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako ontzen ari diren Hezkuntza Legeak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.