Beste migrazio politika bat eskatu dute, abegikorragoa

Ekitaldi ugari egin dira arrazakeriaren nazioarteko egunaren harira. Ijitoen premiak aztertuta, estrategia bat ondu du Eusko Jaurlaritzak

Arrazakeriaren aurkako martxa, igandean. JON URBE / FOKU.
arantxa iraola
2022ko martxoaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Atzo arrazarengatiko diskriminazio oro ezabatzearen aldeko eguna izanzen, eta ekitaldi asko egin dira egunotan horren harira. Urteotan, errefuxiatuen egoeraren larria agerian geratzen ari da sarri,eta ihesean eta migrazio prozesuetan dauden horien beharrak aintzat hartzeko eskea izan da aurten hedatu diren aldarrien ardatzetako bat. Zenbait «migrazio motak» heriotza eta sufrimendua dakartela esan dute.

SOS Arrazakeriak, Gipuzkoako Medicus Mundik eta Euskadiko GGKE Koordinakundeak antolatutako Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako 25. Martxa egin zen igandean, Pasaia eta Donostia artean. «Bizitza duinago bat bilatu nahi izatea eta bizi ahal izateko eta familiari lagundu ahal izateko lan bat bilatu nahi izatea» kasu askotan«bizitza galtzearekin lotuta» egoten dela salatuzuten. Iaz, guztira zazpi migrante hil ziren Euskal Herrian, migrazio bideetan. Aurten ere, martxoaren 12an migrante bat desagertu zen, Bidasoa ibaia gurutzatzen arizela.

Eusko Jaurlaritzak,bestalde,atzo jakinarazi zuen estrategia bat ondu dutela propio ijitoen premiei begira: «Gizon eta emakume ijitoek ijito izateagatik jasaten duten diskriminazio historikoa eta egiturazkoa gainditzen laguntzea da asmoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.