Albistea entzun

Pujana sexualki esplotatzea egotzi diete haren hilketagatik ikertutakoei

32 urteko emakumea zena legez kanpo atxiki izana ere leporatu die epaileak bi akusatuei.
Ertzaintzaren bilaketa lanak, Urola ibaian, Aizarnazabalen.
Ertzaintzaren bilaketa lanak, Urola ibaian, Aizarnazabalen. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko urtarrilak 21

Azpeitiko 1. Instrukzio Epaitegiko epaileak beste bi delitu egotzi die Aintzane Pujana 32 urteko emakume donostiarra zenaren hilketaren harira akusatutako bi herritarrei; Pujana legez kanpo atxiki eta hura sexualki esplotatu izana. El Diario Vasco egunkariak argitaratu eta BERRIAk baieztatu ahal izan duenez, epaileak erabaki du akusazioak zabaltzea Ertzaintzak aurkeztutako frogak aztertu eta akusatuei deklarazioa hartu ondoren.

Bi atxilotuak bikote dira: 24 urte ditu gizonezkoak, eta 23 emakumezkoak; Errenteriakoak dira (Gipuzkoa). Ertzaintzak zabaldutako informazioaren arabera, Pujanarekin bizi ziren Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) landetxeko apartamentu batean. Ikerketak azaleratu duenez, labankadaz hil zuten Pujana, urtarrilaren 2ko goizaldean izandako liskar gogor batean. Kasua aztertzen ari den ikerlari taldeak, berriz, uste du gorpua Urola ibaiaren alboan utzi ostean, frogez desegiteko Gipuzkoan zehar ibili zirela. Etxea ere goitik behera garbitu zuten, delituaren zantzuak ezabatzeko asmoz. Hilaren 12an atxilotu zituzten bi akusatuak, eta joan den ostiralean espetxeratu. Martuteneko kartzelan daude, behin-behinean.

Pujanaren gorpua urtarrilaren 4an agertu zen, Aizarnazabalgo Etxabe auzoan, ibaiaren ertzean. Biktimaren bikotekideak urtarrilaren 1ean jarri zuen haren desagerpenari buruzko salaketa, eta Ertzaintza biktimaren azken egunak eta orduak ikertzen aritu da orduz geroztik. 32 urte zituen biktimak, eta Donostiakoa zen.

Indarkeria matxistaren eraginez aurten hildako lehen emakumezkoa da Pujana. 2003az geroztik, berriz, 108 dira indarkeria matxistaren biktima Euskal Herrian. Iaz, bost izan ziren, eta orain arteko azkena Marian Ibarluzea izan zen. Arrasatekoa zen sortzez, baina Kanaria uharteetan bizi zen azkeneko hamar urteetan. Abenduaren 28az geroztik desagertuta zegoen, eta lagun batek salatu zuen, telefonoa hartzen ez ziolako. Etxean hilda aurkitu zuten. Ibarluzeak bikotekide zuen gizonak bere burua aurkeztu zuen komisarian, eta hilketa aitortu zuen.

Herenegun, Eneko Goia Donostiako alkateak Pujanaren hilketa gaitzetsi zuen udalaren izenean, eta elkartasuna adierazi zien senideei eta gertukoei: «Urtea modu oso tristean hasi genuen. Aizarnazabalen hilik agertu zen Aintzane Pujana donostiarra. Hasiera batean, harrituta geratu ginen, eta ikerketak berak zein bide izango zuen ez genekien. Atxiloketak egin diren arte. Ondoren, argi eta garbi ikusten da erailketa bortitz baten aurrean gaudela».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Naziometroa: termometro eta iparrorratz

Barandiaran: «Herri estrategia baten definizioa beharrezkoa da»

Berria

Zelai Nikolas legelariaren gidaritzapean, Parte Hartuz ikerketa taldeko Arkaitz Fullaondo, EAJko Xabier Barandiaran, Unidas Podemoseko Roberto Uriarte eta Iratzar fundazioko Floren Aoiz ari dira solasean, Naziometroa: termometro eta iparorratz izenburupean.

Sindikatuek agerraldia egin dute gaur Gasteizen, protesta iragartzeko. ©LAB

Zaintza, oroimena eta borroka aldarrikatuko dituzte Martxoaren 3an

Maddi Ane Txoperena Iribarren

45 urte igaro dira Poliziak Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan bortz langile hil zituela. Omenaldia eta manifestazioa eginen dituzte Martxoaren Hiruaren plazan, ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek deituta.

Eneko Calle eta Mikel Casado, gaur, Bilbon. ©FORO SOZIALA

Bizikidetza demokratikoari buruzko hitzaldi ziklo bat antolatu du Foro Sozialak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon eginen dituzte solasaldiak, martxoko lehen lau astearteetan, bizikidetza hainbat arlorekin lotuta: hala nola komunikabideekin, Elizarekin, kulturarekin eta gizarte mugimenduekin.

Olatz Garamendi, Eusko Legebiltzarrean. ©Raul Bogajo / Foku

Garamendik dio espetxe eskumenaren negoziazioa «nahikoa aurreratuta» dagoela

Jon O. Urain

Espetxe eskumenak «lehenbailehen» eskualdatzea espero du Jaurlaritzak, «letra txikia» negoziatzen ari direlako. Gainera, Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldea «aurki» berrosatuko dela aurreikusi du Autogobernu sailburuak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna