Albistea entzun

Osasunbideko gehiengo sindikalak grebara joko du, Sindikatu Medikotik bereiz

LAB, SAE, UGT, ELA, Afapna eta CCOOk hilaren 15erako egin dute deialdia. «Osasun publikoaren kalitatea eta lan baldintzak» hobetzea daukate xedetzat. Negoziazioa gobernuaren eta Sindikatu Medikoaren artean egin izana salatu dute
Osasun langile bat, atzo, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioaren kanpoaldean.
Osasun langile bat, atzo, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioaren kanpoaldean. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ion Orzaiz -

2023ko otsailak 2

Presio eltze baten erara, Osasunbideko profesionalek eutsi egin diete urteetan pilatutako tentsioei eta ezinegonari. Baliabide eskasia, lan gainkarga eta arretaren okertze progresiboa ez dira arazo berriak, baina egoera orokorrak okerrera egin du COVID-19aren izurriaz geroztik. Nafarroan, azken hilabeteetan, Sindikatu Medikoak monopolizatu du lan baldintzen inguruko eztabaida, Nafarroako Gobernuarekin aldebiko negoziazio bide bat zabalduta. Arazoa, baina, ez datza soldata kontuetan bakarrik. Errokoa da. Hori dela eta, Nafarroako osasun sistema publikoko gehiengo sindikalak greba deialdi propioa eginen du, Sindikatu Medikoak atzo abiatutakotik bereizita. Hilaren 15etik aurrera eginen dute lanuztea.

LAB, SAE, UGT, ELA, Afapna eta CCOO sindikatuek gaur azalduko dituzte grebaren nondik norakoak, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan. Sindikatu horiek osatzen dute Osasunbideko intersindikala, Nafarroako Sindikatu Medikoarekin eta SATSErekin batera. Sindikatu Medikoak ez du gehiengoaren deialdia babestu, atzotik grebara deituak baititu Nafarroako sendagileak, aldarrikapen propioekin. SATSE erizainen sindikatuak, berriz, oraindik ez du erabaki protestara batuko den ala ez.

Osasun arloko aldarrikapenak negoziatzeko tenorean «batera» aritzeko beharra nabarmendu dute sindikatuek, eta txarretsi egin dute Nafarroako Gobernuak eta Sindikatu Medikoak orain arte izandako jokabidea: «Prozesu honetan, ez dira negoziazio foro egokiak erabili», adierazi dute ohar batean.

Are: otsailaren 15eko grebaren eta horrekin batera eginen dituzten mobilizazioen aldarrikapenetako bat izanen da «hartzen diren neurriak adostuak izan daitezela». Aste honetan, adostasun horren kontra egin du Sindikatu Medikoak, gobernuaren solaskide bakar izan nahi duela adierazita, haren aldarrikapenak ez daitezen eztabaidatu ez Osasunbideko mahai sektorialean ez Funtzio Publikoko mahai orokorrean.

Intersindikalaren oharrean Nafarroako Sindikatu Medikoa propio aipatu ez badute ere, LAB, SAE, UGT, ELA, Afapna eta CCOO kexu dira aspalditik, uste baitute Nafarroako Gobernuak lehentasun osoa eman diola medikuen elkarte ultrakontserbadoreari, sektoreari lotutako eztabaida eta negoziazio prozesuetan.

Sindikatu Medikoak ez du bat egin otsailaren 15eko greba deialdiarekin, eta atzo ekin zion bere kabuz antolatutako greba mugagabeari. Sindikatu Medikoak hiru puntu nagusitan ardaztu ditu bere eskaerak: soldata igoera —500 euro aurten eta beste horrenbeste 2024an—; lan kargaren arintzea; eta sare publikoan eta pribatuan nahieran aritzeko askatasuna, esklusibotasun sariari uko egin gabe.

Intersindikalaren deialdian, berriz, helburutzat jo dute «osasun arretaren kalitatea, lantaldearen eskubideak eta lan baldintzak hobetzea».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Tolosako Laskorain ikastola, artxiboko irudi batean. ©JON URBE / FOKU

Matrikulazioan gardentasun handiagoa eskatu diote eragileek Hezkuntza Sailari

Irati Urdalleta Lete

Ikastolen Elkarteak esan duenez, gardentasunik ezean ez dute ikaslerik bidaliko beste zentroetara. EHIGEk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio legea betetzeko
Rebeca Huaytaren hilketa salatzeko kontzentrazioko artxibo irudia. ©E. PORTILLO

Emakume bat larri dago bikotekide ohiak jipoitu eta hari su eman ostean

Edu Lartzanguren Maite Asensio Lozano Javi West Larrañaga

Andrea oso larri dago, Gurutzetako erredura larrien unitatean. Bikotekide ohia 63 urteko gizonezko bat da, eta etxean egin dio eraso
Manifestazioa Donostiako EHUko campusetik irteten, atzo. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Hezkuntza sistema sozialista» aldarrikatu dute Ikasle Abertzaleek

Jone Arruabarrena

Seinalatu dute hezkuntza sistema «enpresari handien menpe» dagoela, eta greba antolakuntzan «oztopoak» jarri dizkietela ere salatu dute
Navarra Suma taldea, osoko bilkuran xenofobiaren aurkako legea eztabaidatzen ari zirenean. ©NAFARROAKO PARLAMENTUA

Arrazakeriaren aurkako foru legea onartu dute, Navarra Suma gabe

Ion Orzaiz

Arau berriaren helburua izanen da «pertsona arrazializatuen eskubideak bermatzea» eta «administrazioaren bazterkeria» eragoztea. Navarra Sumak ez beste talde guztiek babestu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...