Onintza Enbeita.
BIRA

Agur, Karmele

2022ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Militantziak mugimendu baten parte egiten gaitu, baina bere argi eta ilunak izan ohi ditu. Karmele, zu, argien artean gordeko zaitut beti. Atxiloaldiak, ilegalizazioak, bazterketa, tortura... eguneroko bizipenen parte zitzaizkigunean ere, irribarre egiten zenigun. Azken urte bi lorrin hauetan ez dugu elkar ikusteko aukerarik izan, eta orain min egiten dit beste aukerarik ez dela izango pentsatzeak. Ez dakit orain nork jarriko dizkidan eskuak matraila banatan muxu batekin agurtzeko, edo nork bidaliko didan mezu bat gutxien espero arren gehien behar dudanean, edo nork hitz egingo didan euskarari buruz neure ditudan sentimenduekin, edo norengan ikusiko dudan nire burua euskaraz, militantziaz eta feminismoaz ari garenean. Ez dakit, Karmele: erreferente bat galdu dut zurekin. Zerbait itzali zait hemen barruan eta susmoa daukat ez dela berriro piztuko. Ez behintzat zuk pizten zenidan moduan. «Ondo ari zarete!», «asko gustatu zait gaurko artikulua, segi horrela!», «zorte on txapelketan, baina ez ahaztu bertsolaritza hori baino gehiago dela!»... Nire zurrunbiloak janda nenbilenean ere, kuku bat egiten zenidan tarteka, eta arnasa ematen zidan bakarrik ez nengoela jakiteak. Asmatuko dugu aurrera nola egin, baina zure falta izango dugu.

Ikusi gehiago: Karmele Aierbe euskaltzalea hil da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.