andoni egana
HITZ ETZANAK

Bizi Berri

2021eko martxoaren 31
00:00
Entzun
Xabi Strubellen kantu bat, Zura taldearen Kiribil diskoarekin argia ikusi zuena; Bizkaiko elkarte bat, babesik gabeko animaliez arduratzen dena; Nafarroan, lehiaketa bat, eraikinak nork egokiago zaharberritu. Hirurek, espero ez zitekeen lekuan egiten dute topo: izenean. Hiruak dira Biziberri.

Bizi Berri izenak orain hartu du ordea lehen ez zuen indarra. Erkidegoan, pandemia garaiotan zer-nola jokatu behar dugun Bizi Berri planak agintzen digu. Eta Aste Santuan sartzera goazen honetan, onartuko didazue garaiari ezin hobeto egokitzen zaiola planaren izena. Pizkunde moduko bat iradokitzen du... Horri eransten badiogu Urkullu lehendakariaren berezko ahots-tonua, prosodia eta galdera erretorikoak modu anaforikoan egiteko joera —«Ez dugu azken ahalegin bat egingo gure gizartea lehengo ongizate mailara hel dadin? Ez dugu erantzukizuna guztion artean partekatu behar? Ez dugu bakoitzak gure hondar alea jarriko munduak hobera egin dezan?»—, elizan sentituko gara etxetik mugitu gabe.

Labiren koordinatzailea Arantzazun ibilia dela ere aintzat hartu beharko da. Eta horrek badu arrisku bat. Euren burua igual ikusiko dute argirako bide. Guk, biderako argi izatea baino ez diegu eskatzen. Linterna deitzen dugun hori, alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.