andoni egana
HITZ ETZANAK

Etxean bertan

2021eko urriaren 13a
00:00
Entzun
Gure esamolde sustraituenetako bat «etxeko partez!» da. Etxetik kanpo jan eta jan ari zenari esaten zitzaion. Argi erakusten zuen etxean ez zela nahi hainbat jateko aukerarik izaten, eta behin aukera izango etxetik kanpo, eta ez zegoela mizkin aritzerik, gehiegikeriaren bat egitea bidezko zela.

Ederki aldatu dira kontuak! Joan den urteko datuen arabera—Espainiari dagozkionak dira—, buruko 31 kilo janari botatzen dugu zaborretara. Balirudike supermerkatu, jatetxe eta tabernen kontua dela nagusiki, baina etxeetan alferrik galtzen da jenerorik gehien. Eta zati txiki bat baino ez da izaten plateran sobratutakoa. Gehien-gehiena, erosi, kontsumitzea atzendu, eta armairutik edo hozkailutik zuzenean zaborretara joaten da. Joritasun gehiegizkoak ekologiari egiten dion kaltea ez ezik, etika kontua dago tartean. Zimiko bat sentitzen hasi behar genuke munduan ia mila milioi lagunek jatekorik aski ez, eta guk jan gabea zaborretara botatzen dugun bakoitzean...

Frantzian eta Italian zenbait urrats eginak dituzte jada. Espainian herenegun aurkeztu zuten arazo honi aurre egiteko asmoz lege-aurreproiektu bat. Baina arazoa sakonagokoa da. Kapitalismoak ekarri gintuen behar zena ekoiztetik ekoizten zenaren beharra izatera. Eta hori aldatzen ez den bitartean...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.