andoni egana
HITZ ETZANAK

Ikasten

2023ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Teknologia berri izendatu zituzten haiek alde onak ere badituztela ezin ukatuko dugu. Horietako bat, ez hutsalena nire iritziz, ikasketa prozesuen azeleratzean datza. Interneten sartu eta ia edozer topa daitekeenetik, ikasi nahi duenak lehen baino bizkorrago eta errazago ikas dezake.

Jartzen naiz orain bertsomindu nintzen garaietan. Duela berrogeitaka urte, ikasi nahi zuenak ikas zezakeen, baina orain baino mantsoago beharko zuen ikasi. Doinu berri bat ikasteko herriko jaialdira edo auzo herrikora joan beharko zuen. Eredu zituen bertsolariak urtean hiruzpalau aldiz izango zituen aurrez aurre gehienera ere. Liburu bakan batzuk, kaseteak urri... Orain, obsesio sasoi hori bizi duen gazte edo ez hain gazteak klik bakarrera dauka aurkitu nahi duen hura.

Bart gauean Azpeitiko danborradan estreinakoz Oilagorra elkarteko zuzendari izan den Iraitz Segurolaren hitzak irakurri nituen atzo egunkari honetan: «Etxean aritu naiz entseatzen, ordenagailu aurrean; lehenik makila txikiarekin, eta gero handiarekin. Ondo moldatu naiz, egia esan». Egun, bizkor ikasi nahi duenak badu zerk lagundua. Gero, kalean hotz egingo zuen, haizea ibiliko zen eta euria hasiko zuen akaso. Egoera horretara moldatzen nekez lagun dezake ordenagailuak. Lagun hobea da eskarmentua...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.