andoni egana
HITZ ETZANAK

Gurea

2019ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Izana nintzen lau-bost egun pasatzen Cambrilsen; izana Reusen, Bartzelonan, Port Aventuran... Baina Vilafranca del Penedesen izan ginenean bertakoekin bestelako harreman mota bat ehuntzeko aukera izan genuen. Besteak beste, bertako castell-en nondik norakoak erakutsi zizkiguten. Eraman gintuzten beraien egoitzara. Erakutsi zizkiguten beraien taberna eta jatetxea. Erakutsi ziguten entrenamenduak egiteko erabiltzen duten kiroldegi berezia... Eta gaur da eguna, ETBk castell lehiaketak ematen dituelarik begirik kentzen ez diedana, eta poztu egiten naizena nire berdeskei gauzak ongi doazkienean. Badakit, eman zidaten ezagutzera, horren atzetik zein ahalegin eta filosofia dagoen.

Iraitz Lazkanok, Uemako lehendakariak, euskarak turismo eskaintzan jokatu beharreko rolari buruzko hausnarketarako gonbita egin berri du egunkari honetan. Egoki deritzot. Azalekoa baino ez dugu erakusten—flash eta flysch gabiltza— eta badugu erakusteko hainbat mami.

«Turismo Bulegotik deitzen dizut. Turistei gure kultura eta hizkuntza ezagutzera emateko programa bat jarri dugu martxan. Bi paristar dauzkat hemen interesatuak. Ikusi dugu gaur gauean bertso-jaialdia duzula Aian eta...». Pozik konpartituko nuke bidaia, jaialdia eta ondorengo berriketaldia haiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.