andoni egana
HITZ ETZANAK

Basamortuan

2021eko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Fabula: «Euren herrixkatik ihes egin behar izan zuten basamorturantz. Bi gizonezko herrikideengandik bakarturik geratu ziren eta han zebiltzan goseak eta egarriak jota, alderrai. Halako batean, horma baten parera iritsi ziren. Hormaren goialdean fruta-arbola baten aleak ikus zitezkeen adarretatik zintzilik. Oasia, zalantzarik gabe! Gizonetako batek laster egin zuen horman gora, eta bestaldera jauzi egin zuen. Beste gizonezkoak, hormara igo, pare bat ale jan, beste ale batzuk atorra eta bularraren artean sartu, eta beherantz egin zuen atzera lehengo aldera. Indarberriturik, lasterka abiatu zen basamortuan galdutako herrikideen bila».

Ñoño samarra, aukeran. Baina galdera pare bat sortzen du. Zergatik jokatu zuen horrela gizonezko batek? Zergatik jokatu zuen besteak bestela?

Zergatik egungo egoeran batzuek zintzo betetzen dituzte arauak? Zergatik beste batzuk beti tranparako zirrikitu bila dabiltza? Zergatik berdintsu kexatzen dira zinez pobrezia arriskuan dagoena eta ez dagoena? Zergatik esan zuen «beroak hiltzen» ari zela, gero ez bazen beroak hil?

Akaso sententzia zaharrak arrazoia izango du: eguna zergatik den egun, gaua zergatik den gau eta denbora zergatik den denbora galdezka dabilenak,eguna, gaua eta denbora galtzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.