andoni egana
HITZ ETZANAK

Erantzunak

2021eko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Manuel Lasarte bertsolaria osasun juxtukoa izan zen urteetan. Berak ere maiz aipatzen zuen bere osasun eskasia, nola hizketan hala kantuan. Zain-hil sumatuko zenuen askotan…

Behin, bazebilen bertsolari gazte bat Orion arratsalde-pasa egitera joanda. Eta topo egin zuen Lasarterekin. Gazteak miresten zuen zaharra; zaharrak ezagutzen gaztea. Biak poztu ziren elkar ikustean. Gazteak, hizpideari heltzeko, adeitasunezko galdera egin zion: «Zer moduz gabiltza, Manuel?». Lasarterena oso gutxitan entzuten den erantzuna izan zen: «Gaizki». Azaldu zizkion arrazoiak gero. Medikutan izan berria zela, odol-analisiak egin zizkiotela, zerbait aurkitu ziotela ondo ez zebilena... «Bizitza osoa herrero-lanetan eman, eta burdina falta zaidala esan didate!». Gazteak, egoera saretze aldera, galdezka ekin zion berriz: «Baina gainontzean ondo, ezta?». Manuelek, ez zuen bigarrenean ere amore eman. Bereari eutsi zion tinko: «Ezetz esan ez dizut, ba!».

Azken boladan tentazioa izaten dut Lasarterena erantzuteko. «Zer moduz?». «Gaizki. Ezin inor besarkatu. Gauez bizi nintzen eta gaua hil da. Iparraldera joan ez naizela urtebetetik gora da. Egunero gauza bertsuak egiten ditut...». «Baina gainontzean ondo, ezta?». «Esan ez dizut, ba, ezetz!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.