Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Ateraldia?

Andoni Egaña -

2022ko azaroak 29

Gustatu zitzaidan ateraldia. Joan zen larunbatez, Baionan, Eñaut Martikorena bertsolariak honela bukatu zuen puntu baten erantzun bertsoa: «...nik bizitza daramat jadanik etsita, simulazio honek non dauka exit-a?». Esateko modu berria. Estreinako orok —niretzat hala zen behintzat— duen pindar punttu hori duena. Ingelesez ez dakigunontzat ere lehen belarri kolpera ulergarria. Ez gara orain pureta jarriko. Gainera, exit-etik abiatuta, oso gurea dugun ateraldi-ra eraman ninduen Martikorenaren bertsoak. Eta esango nuke, ateraldi hitza bi zentzutan erabiltzen dugula. «A ze ateraldia egin duena!» entzutean, testuinguruak lagundu beharko digu iritzi-emaileari oso ona edo oso txarra iruditu zaion jakiteko garaian. Akaso, eta inolako ziurtasunik gabe diot, norbaiten hitzei buruzkoa denean ateraldi-k zentzu positiboa hartzen du; aldiz, norbaiten ekintzei buruzkoa denean, zentzu erabat negatiboa. Ez dakit... Ondo iruditu zaigunari ateraldi eta gaizki iruditu zaigunari irtenaldi deituko bagenie, arazoa konponduxea legoke...

Arrastotik kanpora jotzeko moduak eta moduak daude. Orain lehen baino sarriagotan segur aski, batzuei ateraldi iruditzen zaiena irtenaldi irudituko zaie beste batzuei. Eta errealitate biri erantzuteko, hobe da bi hitz eduki, bakarra baino.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...