Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Indarrik eza

Andoni Egaña -

2023ko otsailak 7

Egunean zehar bestelako lanak baditut, eta ohiko loaldiari ordubete janda esnatu naiz gaur. Goizeko seiak. Eguneroko zutabea egin, pare bat mezu bidali posta elektronikoz, asteazkenerako lantxo bat aurreratu... Badut zeregina. Hasieran, neu oso geldo jaiki ote naizen iruditu zait. Baina ez nintzen ni bakarrik. Sukaldeko argi bat ez zen pizten. Bestea nagi-nagi. Langelako argirik ere ez zen pizten. Berogailu txikiko aireak erregearen Gabonetako diskurtsoak baino kemen gutxiago zuen. Kafea berotzen hasi, eta mikro-uhin labean katilua trasatlantikoak baino pereza handiagoz jiratzen zen. Igogailua geldirik dagoela konprobatu dut, atera irtenda...

Pandemia bizi izan aurretik inoiz burutik pasatuko ez zitzaidakeena pasatu zait. Eta hau ez bada gure etxeko kontua bakarrik? Ez bada gure auzokoa? Ez bada gure herrian gertatu den zerbait? Europan edo munduan gertatzen ari bada gurean gertatzen ari dena, zer? Eta luzarorako bada? Eta gaur eguerdian agintariren bat azaltzen bada, atzean militarrak dituela, hamabost egunean horrela ibili beharko dugula iragarriz?

Pantailaren argitan ari naiz idazten. Hotzak nago. Ez dakit pandemiatik hobeak irten garen. Beldurtiagoak bai, irten gara. Oraintxe entzun dut. Trena badabil. Langileak lanera joan beharko du...

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.