andoni egana
HITZ ETZANAK

Gogoeta eguna

2023ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Gogóak 1960 aldera sortu ziren, Amerikako Estatu Batuetan. Musika berriak entzuten hasi, eta batzuek ezin izaten zioten gorputzari geldirik eutsi. Hortik mahai gainera igo eta han dantzan hastera ez zihoan urrats bat baino. Ia-ia berez sortu zen jolas hark izan zuen bere garapena. Dantzalekuetan gogóak kontratatu eta iragartzen hasi ziren. Mahaiak oholtzari egin zion leku, eta oholtzan kartzelak eta gainerako trepetak jartzen hasi ziren gogóen ikusgarritasuna bermatze aldera. Baziren emakumezko gogóak eta baita gizonezkoak ere, non zer komeni. Geroztik, hamaika aldiz ikusi izan ditugu, filmetan besterik ez bada ere.

Hemen ere iaioak izan ginen gogo kontuetan. Gu gaztetxoak ginela, artean antolatzen ziren, Arantzazun orduan batik bat, gogo-jardunak. Norbaitek ejercicios espirituales gaztelerazkoari ordain hori eman zion euskaraz. Eta egokia zirudien euskararen senetik begiratuta. Baina gogó eta gogo ezin ditzake belarriak bereizi, eta begiak bereizteko ere berez ez lukeen kakotx bat jarri behar zaio dantzariari. Bi arlo semantikotako hitzak nahasita sortzen bada askotan txistea... honahemen bat nahi gabe sortua: Gogó-jardunak Arantzazun.

Gogoeta eguna gaurkoa. Batzuek Arantzazuko erara hartuko dute. New Yorkeko modura beste batzuek...
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.