Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Animaliak

Andoni Egaña -

2022ko urtarrilak 18

Uztea erabaki dutenean jabetzen zara miresmena zor diezula. 35 urtez aritu dira Igeldoko Arrano Etxean animalia zaurituak osatu, zaindu eta naturara itzul zitezen lanean. Azkonar, arrano, putre, hontza... Tarteka loro, lehoi, izurde. 15.000 animaliatik gora. Ez ditut ezagutzen boluntario lan hori burutu dutenak. Adinak bultzatu ditu nonbait erabakia hartzera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku geratuko da, beste egoitza batean, piztia zaurituak artatzearen lana aurrerantzean. Hogeita hamabost urteko ibilbidean, sumatu omen dute animaliekiko sentiberatasuna nola aldatu den. Handiagoa omen da egun, lanean hasi zirenean baino. Garai batean, ehiztariek zauritutako hegazti eta animalia gehiago heltzen omen zitzaizkien. Antzeman omen dute umetatik eskaintzen den heziketak naturarekiko harremanean izan duen eragina. Poztekoa da.

Eta miresgarria fokuetatik kanpo, naturminak, edo dena delakoak eraginda lan egiten duen jende klase hau. Fokupekoetan foku gurean, El Conquis telebista programa. Esanguratsua da aurtengo ediziorako egindako propagandan hitzik erabilienak salvaje eta bestial izatea. Alimalekoa esan balute gaitz erdi! Programarik ikusiena izango da gainera. Guk ere badugu norbaitek osa gaitzan beharra...

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...