Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Txomin

Andoni Egaña -

2022ko irailak 17

Txomin hil da. Txomin Garmendia bertsolaria. Atximurka ari zaizkit erraiak. Belaunaldi baten tartea genuen juxtu, gure aitaren soldadu lagun izan zen eta. Mundu ikuskeran distantzia handi samarra segur aski; elkar igurtzian, zartatu txikienik ere ez. Tenple oneko pertsona zen Txomin. Harremanerako gozoa. Honekin eta harekin jarduten zekiena.

Soldadu zegoela jarritako bertso-sorta batengatik kartzelara eraman zuten, armada iraintzea leporatuta. Arantzazuko aldizkarian eman zituen argitara, eta garai hartan ez zen hedabide eraginkorragorik. Norbaitek salatu zuen, ordea. Eta estualdia pasatu zuen, urteetarako itzalpean egon beharko zuela etsia hartuta. Ez zen horrelakorik gertatu. Gerora, sorta horretan kuarteleko arrantxoa-eta kritikatzen zituenez, behin baino gehiagotan esan izan dugu —umorea ukendu— Franco deskuidatu egin zela Txominekin, derrigorrezko erregimenaren aurka mintzatu zela baina oso modu gastronomikoan.

Eta kartzela aipatu dudanez, aipatu dezadan ganbara ere. Txominek, behin, sei hitzetan ebatzi zuen adarjotze usaina zuen zirikaldi bat. Alfontso Irigoienek puntua jarri zion: «Gazterik burusoiltzen ari da Domingo...». «Horregatik ez al det bertsotan egingo?» erantzun zuen. Arrapostu punky bat emateko ez da kresta beharrik...

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...