Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Begiak

Andoni Egaña -

2023ko martxoak 10

Bat-batean botatako bertso on batzuk izaten dira, bat-batean harrapatzen ez direlako, hala moduz joanak. Gerora harrapatuko dituzu. Iñaki Murua eta Imanol Lazkano ari ziren teman 1989ko Txapelketa Nagusiaren finalean. Murua ingeniaria eta Lazkano soldadorea itsasontzi handi bat egiten aritu ziren elkarlanean. Iritsi zen itsasontzia uretara botatzeko ordua, eta bien begien aurrean, urpera joan zen.

Errua bietan norena zen ari zirela, halako batean, Muruak honako hau bota zuen Lazkanorengatik: «Azkar gastatzen ditu laneko jornalak, lana baino lehenago juergarako planak. Berandu arte hortan besterentzat lanak, begiak soilik ditu soldadoreanak». Akaso, ajedun moxkorrak eta soldadoreak batzen dituen ezaugarria —begiak gorri-gorri eginda ibiltzea— zehazki aipatu ez zuelako ez zitzaigun une hartan hain ona iruditu.

Bertso hura etorri zait gogora, Ficoban burutu duten ekitaldi batean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta sektoreko enpresek soldadore falta handia sumatzen dutela aitortu dutenean. Robotizazioa, sentsorizazioa, autoaspirazioa eta kontrol software berriak aipatu dituzte. Begiak babesteko, berriz, astronautenak diruditen maskarak darabiltzate. Zenbat aldatu den dena hogeita hamar urtean! Ajedunaren begigorritasuna da aldatu ez dena...

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.