Miren Amuriza.
BIRA

Hortentsi

2018ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Bart goizaldean, telebista piztu, eta non ikusten ditudan Boga-Bogako jantokitxoan Maria Luisa eta Margari, aulki banatan jarrita, eta erdian, zutik, Hortentsi (soineko zuriz jantzita). Handik laster, Joxe Mari, atondoan: Alfredo (senargaia) «beintizinko baino dotoreago» dagoela aldarean, eta ez itxaronarazteko. Hortentsi, orduan, deskapotable urdin batera igo, eta ziztuan elizara. Iristen da halakoren batean, heltzen dio Xaturri besotik, eta, aldarerantz doala, non pasatzen den Euxebio eta Joxe Mariren albotik: «Mila duro ezetz ezkondu», dio postariak. «Egingo ez duk, ba?!», Joxe Marik; «arrantzatzea hainbeste kosta ondoren, ez ziok arrainari alde egiten utziko!». Eta hala bazan edo ez bazan, eraztunak trukatu, Pello Zabalaren bedeinkapena jaso, eta «gora ezkonberriak!». Artean gonbidatuak arroz aleak jaurtitzen dihardutela, Margari eta Maria Luisarekin argazki bat ateratzeko prestatzen da Hortentsi: «Zera horrek kezkatzen nau», dio, ahapeka,«... zuek ibiliak zarete baina ni estreinatu gabea». Lasaitzeko, Maria Luisak, oihuka; jarraitzeko senari. Nago, gerora, alargun geratu zela Hortentsi, gure Hortentsi; askok izena aipatze hutsarekin identifikatuko, konpartituko genukeen erreferentzia. Gaur egun, Arralden barik, Montepinarren biziko litzateke (La que se avecina telesaileko urbanizazioan), eta prentsa espainola salduko luke bere kioskoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.