andoni egana
HITZ ETZANAK

Hockeya

2018ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Euskara batuak mende erdia bete duela eta lexikoaren sorrerari buruzko erreportajea ekarri zuen astearteko BERRIAk. Bertan azaltzen dira hainbat xehetasun guztiz interesgarriak beharrak eraginda etengabeko sortze prozesuan ari zen hizkuntza bati buruzkoak.

Diru kontuak itsusiak izaten dira gehienean, eta nago, euskaldunok badugula sosei buruzko berriketaldi oro saihestu nahi izateko joera. Itsusiak dira diru kontuak... politak ez direnean. Athleticeko atezain izateari utzi berritan Jose Angel Iribar Makatzak, bere omenaldian bildutako dirua UZEIk kirol-hiztegia egin zezan eman zuela ekarri digute gogora. Hamaika milioi pezeta. Dirutza. Eta ez zuen, hurrik ere, horregatik egingo, baina bakoitzak geureari soilik begiratzen diogun sasoiotan, Mezenazgo legeak aldatze prozesuan eta eztabaidagai diren honetan, ez dago gaizki gazte jendeak noizbait, norbait, hizkuntza eta herriarekiko maitasun hutsez horrela portatu zela jakitea.

Masterrak eta tesiak aztergai diren honetan, neuk aitortuko dut: «Kirolkidea» hartan izango dira punta puntanekoak ez diren atalak ere. Izotz hockeya eta belar hockeyaren itzulpen lanak, izotza edalontzietan eta hockeya telebistaz ezagutzen zituenikasle despistatu batek burutu zituen...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.