Noiz sortua: 2018-06-28 00:30:00

BIRA

Lagunen lagunak

Miren Amuriza -

2018ko ekainak 28

Zure lagunen etsaiak zure etsaiak izan litezke; zure lagunen lagunak ere bai, noski (diferentzia bakarra da, lehenengoekin ez bezala, bigarrenekin atsegin agertu beharra eduki zenezakeela). Eta, usterik gutxienean, zera, oliba platertxoa konpartitzen ari zaren ezagun horietako bati hezurra bekokira botatzeko tentazioa sar dakizuke: «zutabegileak-eta» gorroto dituela esaten dizunean, adibidez. Nik ez nekien iritzi-emaileon hater-ak existitzen zirenik, gurean quidditch-ean jokatzen duen jendea dagoela ez nekien moduan (Harry Potterren nobeletako protagonistek erratz hegalariekin praktikatzen zuten kirola). Ordea, enteratu nintzenean, grazia egin zidaten eta obsesionatzear egon nintzen: YouTuben Quidditch Ligako partidak ikusten eta tabernetako, liburutegietako egunkarietan zutabegileoi biboteak margotzen nor harrapatuko. Utz niezaiekeen bake-bakean (norberari ardura ez dion jendeak norberaz duen iritzia hutsala delako eta abar...), baina erakargarriagoa zitzaidan oliba platertxoaren bueltakoaz idaztea: nire lagunaren lagunak irakurriko ez zuela pentsatzeak (hainbeste gorroto bagaitu, nola?) lasaitasuna ematen zidalako eta, era berean, irakur zezakeela imajinatzeak (hainbeste gorroto gaituenez, nola ez?) plazera. Zeren, nago gure hater-txoak ere (beste esparru batzuetan gertatzen den lez), barren-barrenean, zutabegilea izan gura ez ote duen.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Osasun langileak lanean, Gurutzetako ospitalean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Auzitegi Nagusiak dio Osakidetzak ez zuela babes baliabide nahikoa

Ainhoa Larretxea Agirre - Irati Urdalleta Lete

Osakidetzak «ontzat» jo du ebazpena, «ez dituelako aintzat hartu sindikatuen eskaera gehienak». ESK sindikatuak jarri zuen salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa

Osakidetzako langile bat Txagorritxuko laborategi batean lanean. ©Gorka Rubio, Foku

Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du Osakidetzak arriskuan jarri dituela langileak

Ainhoa Larretxea Agirre - Mikel P. Ansa

Osagileen sindikatuek jarri zuten salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa. ESK sindikatuak Nekane Murga Osasun sailburuaren eta Osakidetzako zuzendaritzaren dimisioa eskatu du. Osakidetzak, ordea, «positibotzat» jo du ebazpena, epaileak atzera bota dituelako sindikatuen «eskari gehienak».

Jendea paseoan, konfinamendua arintzeko lehen fasean. ©JON URBE/ FOKU

Jaurlaritzak ziurtatu du COVID-19aren agerraldiak «kontrolatuta» daudela

Irati Urdalleta Lete

Beste hamalau positibo eta hiru hildako daude. Jaurlaritzak pentsatu du neurriak areagotuko dituela jende pilaketak «mantenduz eta orokortuz» gero

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna