andoni egana
HITZ ETZANAK

Amesgaiztoa

2022ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Herriarteko txapelketa zen eta finalaurrekoak jokatzera zihoazen. Hiru bertsolari taldeko. Eskarmentuduna zen bat; dexente zebilena bestea; 18 urteko mutikoa, hirugarrena. Ahul sumatzen zuen bere burua azken honek. Ostegunez bildu ziren iganderako azken entrenamendua egiteko. Gazteak, bezpera gauez egin zuen amesgaiztoaren berri eman zien.

Jaialdia hasteko ordua zen eta kiroldegiaren kanpoaldean elkartu ziren. Barrurantz egiteko unean, ordea, txamarra ahaztu zitzaiola konturatu zen bera. Eta ezin zuen txamarrarik gabe bertsotan egin. Etxera bueltatu behar zuen txamarraren bila. Nola? Bizikleta bat inguratu eta hartan joango zen. Baina aldapan dagoen herriko auzo bakarrean bizi zen. Eta asko kosta zitzaion etxera heltzea. Izerditan blai itzuli zen kiroldegira. Bera iristean, gainerako bost bertsolariak oholtzan zeuden, bere zain. Eta igo zen unean, pauso bat ematearekin, oholtza kraaak! hautsi zuen oinpean. Deskalifikatua. Araudiak hala zioen: oholtza apurtzen duena kaleratua izango da. Ez dago Freud izan beharrik amesgaiztoa interpretatzeko...

Txiki sentituko ziren, ñimiño, aste honen hasieran. Orain, zortzikotean prentsaurrekoan azaldu ondoren, pixkana joango dira handitzen-handitzen, iganderako erraldoitzeraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.