Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Txakala

Andoni Egaña -

2023ko martxoak 31

Ez naiz zoo zalea. Baina umetan bisitatu izan nuen bat edo beste. Pertsonon xelebre izaera zooetan ere sumatzen da. Jende pilaketarik handienak tximinoen kaiolen parean ematen dira. Tximinoak, txinpantzeak, gorilak... erakargarri zaizkigu nonbait. Gure antzik handiena haiek dutelako! Gustatzen zaigu kumea amaren besoetan lepotik zintzilik ikustea. Gu bezala. Banana bat nola zuritu eta jaten duten ikustea ere bai. Guk bezala. Guk bezalatsu egiten dute irri. Lotsa, poza, haserrea, tristura... guk bezalatsu adierazten dituztelako ditugu gustuko. Haiek pertsonakeriak egiten dituzte eta guk tximinokeriak, bata eta bestea gauza bera direla ohartzen ez bagara ere.

Txakal bat azaldu da estreinakoz Euskal Herrian, Araban. Jon Mujika naturazaleak kanido postmodernotzat jo ditu txakalak. «Egun batean pizza baten ertzak jan ditzake, hurrengo batean auto batek harrapatutako katu bat, hurrengoan mahatsa mahasti batean...». Gizakiak eraldatu duen natur modu honetara aisa ohitzen omen da txakala. Frantzian eta Iberiar penintsulan ez omen da emerik atzeman oraindik. Oro har. Ugalketa zaila daukate, beraz. Baina gizakiok aldatu dugun natura honetara hain erraz egokitzen badira, laster dira arrik ahaltsuenak Bulgariarantz bueltan, altzoren bat alokatzera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...