Irudia. Gasteiz

«Ekintza gogorragoen» aurretik, kalera

ENDIKA PORTILLO / FOKU.
2019ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Osakidetzako lehen arretako zerbitzuetan, greba eguna egin zuten atzo. Gasteizko Bilbo plazatik atera zen eguneko manifestazio nagusia, lehen arretako medikuek eta babesa erakutsi zietenek osatuta. Azken hilabeteetako hirugarren greba eguna izan zen atzokoa, gehiengo sindikalak eta Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak deituta. Plataformako kideek iragarri dute irailean batzar bat egingo dutela, eta han «ekintza gogorragoetara» jauzi egiteko aukeraz mintzatu dira. Sindikatuetako ordezkariek nabarmendu dute lehen arreta kolokan dagoela, eta «sakoneko» aldaketak eskatu dituzte. Eusko Jaurlaritzak, ordea, argudiatu du langileen mobilizazioak ez daudela arrazoituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.