Hezkuntza arloan 1.707 postuko lan eskaintza egingo dute 2020. urtean

Eusko Jaurlaritzak Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako 1.148 lanpostu eskainiko ditu. Nafarroako Gobernuak, 559 postu
Hezkuntza arloko lan eskaintza publikoko azterketa bat, iaz.
Hezkuntza arloko lan eskaintza publikoko azterketa bat, iaz. M. DEL VALLE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2019ko azaroak 28

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak lan eskaintza publiko bat egingo du datorren urtean; zehazki, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen 1.148 lanpostu izango dira. Saileko arduradunak sindikatuetako ordezkariekin batzartu dira gaur eguerdian, eta bertan jakinarazi diete deialdia. Bileran, Hezkuntza Sailak lan eskaintza publikoko espezialitateen inguruko proposamena egin die sindikatuei, eta horietako bakoitzeko postu kopurua ere azaldu die. 1.021 lanpostu Bigarren Hezkuntzako irakasleentzako izango dira, eta 127, Lanbide Heziketakoentzat. Matematikan (147), Geografia eta Historian (116) eta Gaztelanian (115) eskainiko dute lanpostu gehien. Euskaran 55 postu aterako ditu Jaurlaritzak, Fisikan eta Kimikan, 81, eta Filosofian, 45.

Hezkuntza Sailak 2020. urte hasieran egingo du deialdia, eta bertan zehaztuko dira izena emateko epeak, proben egunak eta ezaugarriak, programazio didaktikoa aurkezteko egunak, eta Hezkuntzako LEP honetarako garrantzizko gainerako informazio guztia.

Horiez aparte, Nafarroako Gobernuak ere bi foru dekretu onartu zituen atzo, 559 postuko lan eskaintza publiko bat argitaratzeko. Horietatik 337 unibertsitatez kanpoko irakasleei dagozkie, eta 169, berriz, Administrazio Guneari. Gainera, 53 postu erreserbatzeko txanda dago, 46 desgaitasuna duten pertsonentzat (34 Hezkuntzan eta hamabi Gune Administrazioan) eta beste zazpi lanpostu genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzat (guztiak Gune Administrazioan).

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Txagorritxuko erietxean, COVIDaren test serologikoak aztertzen. ©G. RUBIO / FOKU

Eritasunari buruzko lezio berrikusia

Arantxa Iraola

Asko falta da oraino, baina COVID-19aren inguruko ezagutzak egunero ari dira argitzen, osatzen; ondorioz, izurriaren hasieran gaitzaz esan ziren hainbat gauza zahartuta eta atzeratuta geratu dira guztiz. Etengabeko berrikusketa eskatzen du gai honek.

Langile bat, Garesen, piperra biltzen iaz. ©Jesus Diges / efe

Nafarroan, PCR probak egingo dizkiete sasoikako langileei

Joxerra Senar

Abuztutik urrira bitartean, ardorako mahats bilketan edo bestelako barazki eta fruituen uzta bilketarako Nafarroaz kanpotik etorriko diren langileei probak egingo dizkiete, etan positibo emanez gero, konfinamenduan lagunduko die gobernuak.

Basurtun, PCR probak egiten ©Javier Zorrila / efe

300 positibotik gora Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian eta Araban gorakada nabarmenak izan dira.

Pentsionisten elkarretaratzea Bilboko Justizia Jauregian. ©Aritz Loiola

Pentsiodunek pandemiako testigantzen txosten bat aurkeztuko diote EAEko Fiskaltzari

Maialen Arteaga

Irailaren 7an bilduko dira fiskalarekin pandemiako testigantzak eta datuak biltzen dituen txostena helarazteko

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna