Gipuzkoako senideek ez dute konponbiderik ikusten zahar etxeetako lan gatazkan

Irtenbideak eskatu dituzte, egoiliarren egoera eta zahar etxeetakoa aldatzeko. Haien arabera, «inor» ez da gai baliabideak jartzeko

Gipuzkoako Senideak elkarteko kideak, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU.
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2021eko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Senideak elkartearen arabera, zahar etxeetako lan gatazka «nahastuta» dago, eta ez daude itxaropentsu: «Erabat korapilatuta dago aspalditik, eta ez dirudi epe laburrera edo luzera konpontzeko aukerarik dagoenik». Halere, senideek uste dute irtenbideak behar direla, adinekoen edo menpekotasunen bat dutenen bizi baldintzak eta egoitzen funtzionamendua aldatzeko.

Hain zuzen, Gipuzkoako zahar etxeetako langileek martxoaren 30ean izan zuten 249. greba eguna: ELAk, LABek, Gipuzkoako Senideak taldeak eta Irauli Zaintza plataformak mobilizazio bateratu bat egin zuten, Donostian. Langileei baldintza duinak emateko eta zerbitzua hobetzeko eskatu zuten.

Senideek, berriz, ohartarazi dute lanean jarraitzen dutela, eta saiatzen ari direla gatazkaren parte diren alde guztiekin kontaktuan egoten, norbaitek lan gatazka bideratzeko urratsen bat egin dezakeen ikusteko. Hala ere, elkarteko kideek aitortu dute «inor» ez dela gai baliabideak jartzeko. «Gure aukera da adinekoen eta langileen egoera ahalik eta gehien ezagutarazten jarraitzea, eta indar publikoa egitea; babesik gabe sentitzen gara, baina hemen gaude».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.