martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Metalgintza gori Bizkaian

2022ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Astebeteko grebari ekin diote Bizkaiko ekonomian hamarkadetan ikur enblematikoa izan den metalgintza alorreko langileek, sindikatuek egindako proposamenarekin bat eginda. Sindikatuek salatu dute 56.000 langile dituen sektore horren ugazaben eskaintza oso urruti dagoela langileok soldata duina jasotzeko daukaten eskubidetik. Urteko hirugarren greba deialdia da, orain arteko negoziazioetan bi aldeak oso urruti egon baitira.

Greba guztietan bezala, grebaren bukaerak adieraziko du arrakasta lortu den edo ez; alegia, bukaerako akordioak jasoko dituen puntuak —egongo da halako batean akordioa— gertuago dauden enpresariek eskaintzen dutenetik edo langileek eskatzen dutenetik. Erresistentzia gaitasun handia erakutsi dute sindikatuek urteetan, jakinda denborak haien alde jokatzen duela. Askotan ikusi ditugu ugazabak hasieran jarrera itxia erakusten, gero azkenean langileen eskaeretako asko onartzeko. Zer zentzu dauka jarrera horrek?

Darabilgun ekonomia kontsumoaren biribilean oinarrituta dago: ekoitzi, banatu, saldu, erosi, ekoitzi, banatu... Kate hori erosi katebegian hausten bada, soldata apalen ondorioz langileen erosteko ahalmenak behera egin duelako, krak egingo du ekonomia eredu horrek.

Hori sobran dakite Bizkaiko metalgintzako ugazaben kontsumo alorreko ugazaba kideek. Klase berekoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.