Gizonak interpelatuko dituzte Azaroaren 25ean

Instituzioak elkarlanean arituko dira kanpainarako. Gizonak gizonei mintzatuko zaizkie, ezetz beti ezetz dela gogoratzeko

iraia vieira gil
2022ko azaroaren 15a
00:00
Entzun

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunerako kanpaina bateratu eta koordinatua abiatuko dute Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Emakunderen bidez, foru aldundiek eta Eudelek, Zer ez duzu ulertzen? Bai bakarrik baietz lelopean. Gizonak gizonei mintzatuko zaizkie, emakumeen hitza errespetatu behar dela gogorarazteko. «Ezetz esateko modu asko daude, baina modu bakarra dago hori ulertzeko».

Ikusi gehiago:'Lur gainean, itzal azpian' liburua kaleratu du Leire Milikua Larramendik

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazi duenez, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko beharrezkoa da «elkarrekin lan egitea, herri gisa, taldeka eta jarraibide berberekin». Gizonak gizonei mintzatzearen garrantzia azpimarratu du, «emakumeen aurkako indarkeria gizarte osoaren arazoa delako» eta, bereziki, «gizarte matxista batean hezitako gizonena».

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariaren ustetan, kanpaina honek instituzioen arteko lankidetza erraztuko du etorkizunean. Bereziki, biktima izan diren emakumeak artatzeko Instituzioen III. Akordioari eta biktima izan diren emakumeak integratzeko egiten ari diren lanari dagokienez. «Lan horiek koordinazio handia behar dute».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.