andoni egana
HITZ ETZANAK

Lehen agurra

2022ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Astebete zen lehen agurraren lehen printza burura etorri zitzaionetik. Autoz zihoan norabait, eta etorri egin zitzaion, ekartzen jardun gabe. Polita iruditu zitzaion. Egokia. Jantzi egin zuen hurrengo egunetan, baina ez zuen gehiegi ere jantzi nahi izan. Trinkotu ez. Tinkotu bai. Agurra sortzearen zama gainetik kenduta, arinago gertatuko zitzaion gero zetorkeena.

Ez zeraman erlojurik, eta ez zekien ze ordu zen zehazki. Baina gutxienez hamaikak eta hogei. Ze luze joaten diren aurkezlearen azalpen, erregu, ohar eta gainerakoak! Gainera, zazpia tokatu zitzaion. Hamaikak eta erdi ia. Ordu erdi jende aurrera azaldu zela, eta ahorik ireki gabe zegoen artean. Hirua ari zela hasi zen agurra errepasatzen; laua ari zela zalantza habitu zitzaion barruan; bosta ari zela geza eta tokiz kanpokoa iruditu zitzaion astean zehar egokitzat zeukan bertso hura; eta seia ari zela erabaki zuen berria sortzea. Eguneko lehen estualdia, joder!

Beretik, gorputzetik eta burutik, minetik eta ezinetik, jendarte berri honen ertzak neurtzen eta leku berriaren aukerak baliatzen saiatuko zela adierazi zuen elkarrizketatan. Agur sortuberria sufrituz bota ondoren, hurrena ataka berean aurkitzen bazen zer erantzungo zuen argi zeukan: «Zer egiteko asmoa duzu?». «Ahal dudana!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.