Espetxe eskumenaren transferentziari buruzko zirriborro bat prest dute

jon olano
2020ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak «bultzada handia» eman diote espetxeen eskumena eskualdatzeko prozesuari, alderdi nagusiak zehazten dituen zirriborro bat adostu baitute. Hala jakinarazi zuen atzo Olatz Garamendi Jaurlaritzako Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak.

Garamendi Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako ministro Carolina Dariasekin ari da gaiaz hizketan, eta, aurrerantzean, negoziazioaren ardatza izango da zehaztea zeintzuk izango diren Jaurlaritzak bere gain hartzen dituen zereginak eta zerbitzuak, «baita instalazioen eta giza baliabideen baldintzak, eskubideak eta betebeharrak ere». Jaurlaritzaren arabera, «espetxeen antolaketa eta kudeaketa, zigorren betetzearen kudeaketa eta jarraipena eta presoen tratamendu eta sailkapen programak nola egin aztertuko dute bi aldeek». Bestalde, Espainiako Estatuak espetxe legeriaren betearaztea beretzat gordeko du aurrerantzean ere.

1979ko estatutuan jasota baina oraindik eskualdatu gabe dauden eskumenak transferitzeko egutegia eguneratu zuen urrian Espainiako Gobernuak. Plan berriaren arabera, bi gobernuek martxorako itxiko dituzte bigarren blokeari buruzko elkarrizketak: besteak beste, espetxeetako eskumena dago zerrenda horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.